"Elementu ez etengarriak" dituzten hornidura-puntuak

"Elementu ez etengarriren" bat duten hornidura-puntuek kontuan hartu beharreko berezitasun batzuk dituzte.

"Elementu ez etengarriak" buletin edo ziurtagiri elektrikoa igortzen duen teknikariak hala sailkatutako gailuak dira, besteak beste:

  • Igogailuak.
  • Garajeetako aireztapen behartuko ekipoak.
  • Edateko ura eta suteak itzaltzeko ura hornitzen duten presio-taldeak.
  • Garajeetako ate elektrikoak.

Etxeko tarifekin maximetroaren arabera fakturatzen hasteko aukera:

(RD1454/2005) Legeak maximetroaren arabera fakturatzen hasteko aukera ematen die etxeko tarifa duten eta elementu ez etengarri bat edo batzuk dituzten hornidura-puntuei, baldin eta kontratatutako potentzia elementu horien potentzia nominalen (hots, delako gailuaren gehienezko potentzia) batura edo hori baino handiagoa baldin bada.

Elementu ez etengarri bat edo batzuk badaude, komeni da potentzia doitzeko aukera aztertzea eta maximetroaren arabera fakturatzen hastea, urtean dezente aurrezteko aukera ematen baitu.

Hornidura-puntu horietan, eskuarki, honako hauek dira kontratatzeko baldintza optimoak:

  • Elementu ez etengarriaren potentzia bera kontratatzea: Hau da, igogailuaren potentzia nominala. Datu hori gailuaren motorraren plakan aurkituko duzu; bestela, eskatu informazioa mantentze-lanak egiten dituen enpresari edo fabrikatzaileari.
  • Potentzia maximetroaren arabera fakturatzen hastea: Maximetroaren araberako fakturazioarekin, kontratatutako potentzia gainditu dezakezu argi-eteterik jasan gabe. Horrez gain, auzo-komunitateetan % 15 aurreztu ohi da potentziaren fakturazioan.
  • Ordutegi-bereizketara aldatu: Ordutegi-bereizketara aldatzean, batez beste, % 8-10 aurrezten da energiari dagokionez. Informazio gehiago ikusteko: Ordutegi-bereizketa duen tarifa(OB).

Oso garrantzitsua da kontuan hartzea elektrizitatea banatzen duen enpresak, araudian xedatzen den legez, maximetroaren arabera fakturatzen hasteko eskaera jasotzen duenean, hornidura-puntuaren buletin elektriko berria igortzea eskatu dezakeela, elementu ez etengarriak eta haien potentzia nominalak jasota uzten dituena.

Erabilitako potentzia eta kontratatuko den potentzia erregistratzeko metodoa:

Maximetroak erabilitako potentzia erregistratzen du, 15 minuturo, erregistratutako balioaren batezbestekoa kalkulatuz.

Igogailuek  segundo gutxi batzuk irauten duen abioan bakarrik erabiltzen dute puntako potentzia handi samara. Hortaz, igogailuek, 15 minuturo, 0 eta 3 kW arteko batez besteko potentzia behar dute eskuarki(igogailu modeloaren eta tarte horretan zehar ematen zaion erabileraren arabera), nahiz eta igogailuen potentzia nominala askoz handiagoa izan.

Horri esker, 15 kW-tik gorako hornidura-puntuetan (3.0A eta 3.1A tarifak), potentzia txikiak kontrata daitezke bi tartetan, eta horrek urtean dezente aurrezteko aukera ematen du.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar