2.0TD tarifa

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

ADI!

Espainiako Gobernuak elektrizitate-fakturaren BEZa % 21etik % 5era jaisteko erabakia hartu du. Neurria 2022ko abenduak 31era arte egongo da indarrean, gehienez, 10 kW-ko potentzia duten kontratuentzat eta aplikatu egingo da baldin eta merkatuko energiaren prezioa nabarmen jaisten ez bada. Merkatuko energia-prezioak nabarmen jaisten badira, ez da aplikatuko. Neurriaren xehetasunak albiste honetan aurkituko dituzue.

2.0TD tarifa, gehienez, 15 kW-ko potentzia eta behe-tentsioa kontratatuta duten kontratu guztientzako tarifa da.Multzo horretan sartzen dira etxeko hornidura-puntu gehienak, enpresa txikiak, bulegoak, eta beste.     

Energiari dagokionez, 3 ordutegi-tarte dituzte:

  • Energiaren sakonunea: 00:00etatik goizeko 8:00etara. Ordu horietan, energia merkeagoa da. 
  • Energiaren une arrunta: 8:00etatik 10:00etara, 14:00etatik 18:00etara eta 22:00etatik 00:00etara. Ordu horietan, energia ez da sakonunean bezain merkea, ezta puntako unean bezain garestia ere.
  • Energiaren puntako unea: 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Ordu horietan, energia garestiagoa da.

Asteburuetan (larunbat eta igandeetan) eta Estatu mailako jaiegunetan, ordu guztiak dira sakonunekoak (merkeenak).

Irudi hau begi-bistan izateko inprimatu nahi baduzu, hemen deskarga dezakezu.

Era berean, potentziak 2 denboraldi ditu. Horrek esan nahi du denboraldiaren araberako bi potentzia ezberdin kontrata daitezkeela:

  • Une arrunt-puntakoa (P1-2): 8:00etatik 24:00etara (lanegunetan).
  • Sakonunea (P3): 00:00etatik goizeko 8:00etara, eta asteburuko zein Estatuko jaiegunetako ordu guztietan.

Ceuta eta Melillan ordutegi desberdinak aplikatzen dira. Gogoan izan Som Energiak ez duela zerbitzurik ematen bi hiri horietan.

Laguntza Guneko beste artikulu honetan zera azaltzen dugu: Nola fakturatzen da potentzia-terminoa?

Kontratatuta duten potentzia benetan behar dutena ote den oraindik egiaztatu ez duten lagunei gomendatzen diegu haientzat kontratatutako potentzia egokiena zein den aztertzea eta, jaitsi dezaketela ikusten badute, potentzia aldatzeko eskatzea (Bulego Birtualaren bidez egin daiteke). 2022ko ekaina baino lehen eskatzen badute, ez dute tramitearen kostua ordaindu beharko.

Eskuarki ez du merezi sakonunerako (P3) kontratatutako potentzia jaisten saiatzea, denboraldi horretarako potentziaren prezioa oso merkea denez gero, oso gutxi aurrezten baita.

Hiru energia-denboraldi eta bi potentzia-denboraldi daude. Horri esker, baloratu beharreko kasuistika ezberdinak sor daitezke energia elektrikoan gehiago aurrezteko. Gehiago aurrezten saiatzeko, bi gauza egin daitezke: 

  • Prezio desberdinak dituzten energia-denboraldi ezberdinak izateak elektrizitatea merkeagoa den ordutegi-tarteetan erabiltzen saiatzera bultzatzen gaitu. 
    • Adibidez, ur beroko termo elektriko programagarri bat edo, oro har, edozein gailu programagarri (garbigailua, ontzi-garbigailua...) baduzu, gauean martxan jarri edo gauean martxan jartzeko programa dezakezu.
    • Halaber, erabilgarria izan daiteke garbigailua eta beste etxetresna elektrikoak asteburuetan zehar erabiltzea, asteburuak denboraldi merkeenean, sakonunean (P3), sartzen baitira.
  • Potentzia handia duen eta energia edozein ordutan erabil dezakeen aparatu bat baduzu (esaterako, ur beroko metagailu bat edo azkar kargatu nahi duzun auto elektriko bat) gauetarako eta asteburuetarako (P3) potentzia handiagoa kontrata dezakezu aparatua orduan kargatzeko. Horrela ez duzu kontratatu eta ordaindu beharko potentzia handiago bat egun osoan zehar.

Elementu ez etengarriak dituzten hornidura-puntuek (hala nola, igogailuak, garajeko ate elektriko bat edo larrialdietako elementuak dituzten auzo-komunitateak),maximetro bat badute, kontratatuta duten potentzia ordaindu beharko dute (lehengo hobariak amaituko dira), eta kontratatutakoa baino potentzia handiagoa erabiltzen badute, horrez gain, zigor bat ezarriko zaie.

2.0TD tarifa 2021eko ekainean sartu zen indarrean, eta aurreko 2.0A, 2.0DHA, 2.0DHS, 2.1A, 2.1DHA eta 2.1DHS tarifak ordeztu ditu. Aldaketa hori Estatuko araudiaren aldaketak bultzatuta egin zen, albiste honetan azaltzen dugun moduan: El cambio de la factura para contratos domésticos y pequeñas empresas.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar