Potentziaren eta potentzia-gehiegikerien kostua 2.0TD tarifan elementu ez etengarriekin

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Oro har, fakturan bi termino bereiz daitezke: energia-terminoa eta potentzia-terminoa. Energia energia-erabilerari (erabiltzen dituzun kWh-ak) dagokio, eta potentziak aldi berean zenbat aparatu konekta ditzakezun definitzen du.

Eskuarki, 2.0TD tarifako hornidura-puntuek potentzia kontrolatzeko etengailuaren (PKE) bidez fakturatzen dute. Fakturazio-modalitate horretan, kontratatutako potentzia gainditzen bada, hornidura eteten da eta PKE berraktibatu behar da argia itzul dadin.

Bestetik, maximetro bidez fakturatzen duten hornidura-puntuetan, potentzia ez dago mugatuta, hau da, eskatutako potentziak kontratatutako potentzia gainditzen badu, hornidura ez da etengo.

"Elementu ez etengarriak" dituzten hornidura-puntuak izeneko artikuluan azaltzen dugun bezala, 2.0TD tarifa dutenek instalazioan elementu ez etengarriakbadituzte bakarrik fakturatuahal izango dute maximetro bidez.

Baina, kasu horretan, erabilitako potentziak kontratatutako potentzia gainditzen duenean, zigor ekonomikoak ezartzen dira.

Kontratatutako potentziaren kostua

Kontratatutako potentziaren kostua elektrizitate-tarifen atalean agertzen diren bi denboraldietan (une arrunt-puntakoa, P1, eta sakonunea, P2) kontratatutako potentzia-balioak oinarri hartuta kalkulatzen da zuzenean.

Tarifetan agertzen den balioa urtekoa da. Hortaz, faktura bakoitzean zati proportzionala kobratzen da, fakturazio-egunen arabera.

Zigorraren kostua edo potentzia-gehiegikeriak (maximetro bidezko fakturazioan bakarrik)

Maximetroak ordu-laurdenero erabilitako batez besteko potentzia kalkulatzen du eta, batezbesteko horrek kontratatutako potentzia gainditzen badu, zigor bat ezartzen da.

Zigor hori gainditutako potentziaren prezioa izango da, bider erabilitako potentziaren eta kontratatutako potentziaren arteko aldearen bikoitza:

2 x (erabilitako potentzia - kontratatutako potentzia) x potentzia-gehiegikeriaren prezioa

Erabilitako potentzia ordu-laurdeneko batez besteko potentziaren hileko balio guztietatik erabilitako potentzia-balio handiena da.

Kontratatutako potentzia potentzia-denboraldi (une arrunt-puntakoa, P1-2, eta sakonunea, P3) bakoitzari dagokiona da.

2.0TD tarifan, potentzia-gehiegikeriaren prezioa hau da:

Potentzia-terminoa kalkulatzeko adibidea

Demagun kontratu bat: une arrunt-puntakorako (P1) kontratatutako potentzia 10 kW eta sakonunerako (P2) kontratatutako potentzia 12 kW; erabilitako potentzia 14 kW eta 10 kW hurrenez hurren. Demagun 28 eguneko fakturazio-aldi bat. Hauxe izango dugu:

Erabilitako potentzia
Kontratatutako potentzia
Une arrunt-putakoa (P1) 14 kW 10 kW
  Sakonunea (P2)
10 kW 12 kW

Orduan, adibide honetan, potentzia-gehiegikerien kalkulua une arrunt-puntakoan (P1) bakarrik aplikatuko da. Sakonunean (P2) ez da aplikatuko, erabilitako potentziak ez duelako gainditzen kontratatutako potentzia. Esan bezala, potentzia-terminoa bi zatitan kalkulatzen da:

Kontzeptu hau kalkulatzeko, zati 365 eta bider 30 egin behar dugu. Kostua urtekoa denez gero, hileko fakturari dagokion zatia kalkulatu behar dugu. Bisurtea bada, zati 366 egin beharko dugu.

Kasu honetan, potentzia-gehiegikeriak fakturatzeko, fakturazio-aldi osoan erabilitako potentzia-balio handiena hartu eta egun-kopuruaz biderkatzen da.

Eta potentzia-terminoaren kostu osoa lau kostuen batura izango da. Adibidean, hauxe izango litzateke: 

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri