Buletin elektrikoa
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Buletin elektrikoa instalazio elektrikoa egoera onean dagoela eta segurtasunari dagokionez, indarrean dagoen arautegia betetzen duela ziurtatzen duen dokumentua da.
Dokumentu honek autonomi erkidegoen arabera izen ezberdinak izan ditzake: “Aldizkako azterketa dokumentua”, “Buletin Urdina”, “Instalazio elektrikoaren Buletina”, etab.
Dokumentu hau elektrikari profesional homologatu batek egin behar du eta instalazioaren ezaugarriak biltzen ditu, adibidez: instalaturiko gehienezko potentzia, eduki ahalko lukeena, etab.
Etxebizitzen kasuan, orokorrean, dokumentu hauek 20 urtetarako balio dute edo instalazioan aldaketaren bat egin arte (kasu honetan, buletin elektriko berri bat egingo da).
Noizbait argi etendura duen hornidura baten baja tramitatzen bada, dokumentuak baliagarria izateari uzten dio eta horniduraren alta berria tramitatzerakoan berri bat egin beharko da. Kasu honetan, sinaduraren datatik, dokumentuak 6 hilabeteko balioa izango du eta, beraz, iraungiko da alta ez bada epe hau baino lehenago egiten.
Buletin honen prezioa desberdina izan daiteke profesionalaren arabera; beraz, hainbat aurrekontu eskatzea gomendatzen da. Erreferentzia moduan, 100 eta 200€ artean egon daiteke, jarduera garrantzitsuagoa behar duten anomaliak antzematen diren kasuetan izan ezik.
Kontuan izan beharra dago zure instalazio elektrikoa 20 urtean behin errebisatzea gomendagarria dela. Zure etxeko instalazioak ondo funtzionatzen duela ziurtatuko duzu eta arazoren bat egonez gero, kalte handiagoa eragin baino lehenago zuzendu ahalko duzu.