Nola irakurtzen da kontagailua?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Artikulu honetan gai hauek jorratuko ditugu:

Batez besteko irakurketak

Teleneurketa-sistema martxan dago jada eskualde askotan, baina, litekeena da kontagailuren bat aldi baterako telekudeaketatik deskonektatzea. Horren ondorioz, fakturazioak batez besteko irakurketekin egingo dira, benetako kontsumotik nabarmen desbideratuta.  Kontagailuko batez besteko irakurketak ez dira kontagailuko kontsumo elektrikoaren benetako erregistroak, baizik eta zure kontsumo-historikoa kontuan hartuta kalkulatutako erregistroak.

Gogoan izan Som Energiak ez duela kontagailuetarako sarbiderik, ezta irakurketak egiteko erantzukizuna ere. Erantzukizun hori elektrizitatea banatzen duen enpresari dagokio. Goiko estekan azaltzen den moduan, banatzailea bizi zaren lekuaren arabera esleitzen zaizu eta ezin duzu banatzailez aldatu.

Elektrizitate-faktura baloratu ahal izateko, baliagarria da kontagailua zuzenean irakurtzen jakitea, batez ere zure fakturetan batez besteko irakurketak antzematen badituzu. Baina, behean irakurriko duzun bezala, tarifaren arabera gomendioak desberdinak izango dira.

Kontagailua irakurtzeko zailtasunak badituzu, irakurri artikulu hau.

Nola eskuratu energia-erabileraren irakurketak etxeko tarifa bat baduzu?

Ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa edo 2.0TD tarifa indexatua baduzu (15 kW-tik beherako potentzia kontratatuta dutenak eta ohikoenak etxe, enpresa txiki eta bulegoetan), erraza da identifikatzea ordutegi-tarte bakoitzean zenbat energia erabili duzun.

Kontagailu digitalen pantailetan energia-erabileraren irakurketak (puntako unekoak, une arruntekoak eta sakonunekoak) txandaka agertzen dira. Honako kode hauekin identifikatzen dira:

  • 1.18.1 kodeak puntako uneko energia-erabilera identifikatzen du.
  • 1.18.2 kodeak une arrunteko energia-erabilera identifikatzen du.
  • 1.18.3 kodeak sakonuneko energia-erabilera identifikatzen du.

Hala, denboraldi bateko une bakoitzean zenbat energia erabili dugun jakiteko, denboraldiaren hasierako eta amaierako energia-irakurketen arteko diferentziak kalkulatu behar ditugu.

Autoprodukzioa baduzu, agian interesatuko zaizu jakitea zenbat energia isurtzen duzun sarera une bakoitzean. Honako kode hauek erabiltzen dira:

  • 1.28.1 kodeak puntako unean sarera isuritako energia identifikatzen du.
  • 1.28.2 kodeak une arruntean sarera isuritako energia identifikatzen du.
  • 1.28.3 kodeak sakonunean sarera isuritako energia identifikatzen du.

Hala, denboraldi bateko une bakoitzean sarera zenbat energia isuri dugun jakiteko, denboraldiaren hasierako eta amaierako energia-irakurketen arteko diferentziak kalkulatu behar ditugu.

Kontagailu digitala erabiltzeko gidan azaltzen da nola atzitu daitezkeen aurreko irakurketak zuzenean kontagailuan irakurtzeko menuak. Gida hau CERM1 kontagailu-modeloari dagokio, baina kontagailu-mota guztietarako balio du, menua berbera baita beti.

Beraz, zure tarifak 15 kW-tik beherako kontratatutako potentzia badu eta fakturetan batez besteko irakurketak aurkitzen badituzu, gomendatzen dizugu irakurketak zuzenean banatzaileei helaraztea, batez besteko kalkuluen ordez benetako datuak erabil ditzaten.

Hona hemen enpresa banatzaile nagusietarako estekak:

Banatzaileei irakurketak helarazteko atariak

Zure banatzailea goiko zerrendan agertzen ez bada, MLBNren atarian Espainiako banatzaile guztien harremanetarako telefonoak eta webguneak aurkituko dituzu. Banatzaile nagusien telefono zenbakiekin Laguntza Zentroko artikulu hau ere badugu.

Nola eskuratu irakurketak 3.0TDS tarifa bat eta goi-tentsioko tarifa bat baduzu?

Ordutegi-tarteen 3.0TD tarifa bat, 3.0TD tarifa indexatu bat (ohikoenak enpresa txiki, industria, bulego eta abarretan),ordutegi-tarteen goi-tentsioko tarifa bat edo goi-tentsioko tarifa indexatu bat (ohikoenak industrialde, ureztatze-sistema, nekazaritza-ustiapen eta landa-eremuetan) baduzu, konplexuagoa da kontagailua irakurtzea, tarifa horietan kontuan hartu beharreko tarte eta parametro gehiago daudelako.

Energia-irakurketak egiteko kodigoak hauek dira:

  • 1.18.1 kodeak P1 tarteko energia-irakurketa identifikatzen du.
  • 1.18.2 kodeak P2 tarteko energia-irakurketa identifikatzen du.
  • 1.18.3 kodeak P3 tarteko energia-irakurketa identifikatzen du.
  • 1.18.4 kodeak P4 tarteko energia-irakurketa identifikatzen du.
  • 1.18.5 kodeak P5 tarteko energia-irakurketa identifikatzen du.
  • 1.18.6 kodeak P6 tarteko energia-irakurketa identifikatzen du.

Erabilitako energiaz gain, 3.0TD tarifa bat edo goi-tentsioko tarifa bat badugu, jakin behar dugu zenbat energia erreaktibo agertzen den instalazioan eta zein izan den ordu-laurdeneko gehieneko potentzia edo maximetroa.

Energia erreaktiboaren kodeak hauek dira:

  • 1.58.1 kodeak P1 uneko energia erreaktiboa identifikatzen du.(...)

Eta erabilitako ordu-laurdeneko gehieneko potentziaren edo maximetroaren kodeak hauek dira:

  • 1.16.1 kodeak P1 uneko ordu-laurdeneko gehieneko potentzia identifikatzen du.(...)

Gainera, autoprodukzioa baduzu, agian interesatuko zaizu jakitea zenbat energia esportatzen duzun sarera une bakoitzean. Honako kode hauek dira:

  • 1.28.1 kodeak P1 unean esportatutako energia identifikatzen du.(...)

2.0TD, 3.0TD eta goi-tentsioko tarifetan bezala, kasu honetan ere erabilgarria da kontagailu digitala erabiltzeko gida irakurtzea, kontagailuko kodeak zuzenean kontsultatzen ikasteko.

Batez besteko irakurketak 3.0TD tarifetan eta goi-tentsioko tarifetan

3.0TD tarifa bat edo goi-tentsioko tarifa bat izanik, antzematen baduzu benetako irakurketen eta fakturatzen dizkizugun batez besteko irakurketan artean diferentzia handia dagoela, gomendatzen dizugu irakurketak guri, Som Energiari, helaraztea fakturaren mezuari erantzunez.

Horrela, banatzaileari erreklamazio bat aurkeztuko diogu, helarazten dizkiguzun irakurketak erantsita.

Prozedura desberdina da kasu honetan, eskuarki, banatzaileek ez dituztelako onartzen 3.0TD tarifak eta goi-tentsioko tarifak dituzten kontratuen irakurketak.

Tarifa indexatuen kasua

Tarifa indexatuetan, goian azaldu ditugun eta zuzenean kontagailuan kontsulta daitezkeen energia-erabileraren irakurketez gain, fakturatu ahal izateko energia-erabileraren ordutegi-kurbak behar dira.

Hori tarifa indexatuen ezaugarri espezifiko bat da, eguneko 24 prezio dituztelako. Prezioak orduero eta egunero aldatzen dira, uneko kontsumoari elektrizitatearen handizkako merkatuan ezarritako prezioa aplikatzen baitzaio.

Kontagailuak kurba horiek erregistratzen ditu, banatzaileari bidaltzen dizkio eta, gero, guri helarazten dizkigu energiaren kostua kalkulatzeko aplika ditzagun.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.