Elektrizitatea banatzen duen enpresa
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Elektrizitatea banatzen duten enpresak beren jarduera-eremuko banaketa-sare elektrikoaren jabeak dira.
Artikulu honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu:
- Banatzaileen erantzukizunak
- Enpresa banatzailez aldatzerik al dut?
- Zein da gure hornidura-puntua kudeatzen duen enpresa banatzailea?
- Espainiako banatzaile handien lurralde-banaketa
- Banatzaile nagusien harremanetarako telefonoa
- Beste banatzaile batzuen harremanetarako telefonoa, ordena alfabetikoaren arabera
- Zer egin oligopolio elektrikoaren aurrean alternatiba bat sortzeko?
Banatzaileen erantzukizunak
Elektrizitatea banatzen duten enpresen erantzukizunak hauek dira: beren kable-sarearen bitartez, korrontea hornidura-puntu guztietara iristaraztea, kable-sarea mantentzea eta banaketa-sarearen funtzionamendu egokia bermatzea. Sarea matxuratzen bada edo argirik gabe gelditzen bazara, banatzaileari jakinarazi behar diozu.
Egoera horretan bazaude, irakurri Laguntza Guneko artikulu hau: Nori deitu matxuraren bat gertatuz gero?
Laburbilduz, hauek dira banatzaileen erantzukizunak:
- Behe-tentsioko sarea (udalerrien barruan elektrizitatea banatzen duen sarea) mantentzea, hornidura elektrikoa etxebizitza, lokal, ekipamendu, industria txiki eta ertain guztietara ondo iristen dela bermatzeko.
- Enpresa merkaturatzailez aldatzeko eskaerak onartzea edo baztertzea. Titular diren pertsona eta erakundeen eskarietatik abiatuta merkaturatzaileak tramitatzen duen eskaera.
- Hornidura-puntuei lotuta, titular diren pertsona eta erakundeen eskarietatik abiatuta merkaturatzaileak tramitatzen dituen kontratu-aldaketak eta hornidura-altak onartzea edo baztertzea.
- Kontagailuetako irakurketak biltzea eta merkaturatzaileei bidaltzea.
- Kontagailua instalatzea eta, alokairuan badago (hala izaten da gehienetan), kontagailua mantentzea.
- Elektrizitatez hornitzen dituzten instalazio guztien buletin elektriko indarrean dagoela bermatzea.
Enpresa banatzailez aldatzerik al dut?
Ez, bizi zaren eskualdearen arabera, zure enpresa banatzailea bat edo beste izango da. Enpresa banatzailea sarearen jabea da eta, oraingoz, legeak ezartzen du ezinezkoa dela banatzailez aldatzea.
Zein da gure hornidura-puntua kudeatzen duen enpresa banatzailea?
Elektrizitate-fakturetan, matxura edo larrialdi bat gertatuz gero kontaktatu beharreko enpresa arduraduna agertzen da. Hori da zure hornidura-puntuari dagokion enpresa banatzailea.
Hornidura-alta bat baldin bada, zure bizilagunek duten enpresa banatzaile berbera izango da. Nolanahi ere, inguruko enpresa instalatzaileari galdetzeko aukera duzu beti.
Espainiako banatzaile handien lurralde-banaketa
Espainian, elektrizitatearen banaketa sarearen zatirik handiena kontrolpean duten bost talde energetiko handik kudeatzen dute. Banatzaileen lurralde-banaketa mapa honetan dago ikusgai:
Talde energetiko horiek merkatu elektrikoaren oligopolioa esaten zaiona osatzen dute, artikulu honen amaieran azaltzen dugun bezala.
Banatzaile nagusien harremanetarako telefonoa
Banatzaile handiak | Harremanetarako telefonoa |
---|---|
E-DISTRIBUCIÓN REDES DIGITALES, SL (Grupo Endesa) | 900 878 119 |
I-DE REDES ELÉCTRICAS INTELIGENTES, SA (Grupo Iberdrola) | 900 171 171 |
UFD DISTRIBUCIÓN ELECTRICIDAD, SA (Grupo Gas Natural Fenosa) | 900 111 999 |
E-REDES DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, SA | 900 907 003 |
DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA VIESGO, SL | 900 505 249 |
Beste banatzaile batzuen harremanetarako telefonoa, ordena alfabetikoaren arabera
Beste banatzaile ertain batzuk, ordena alfabetikoaren arabera | Harremanetarako telefonoa |
---|---|
AGRI-ENERGÍA ELÉCTRICA | 900 727 272 |
ANSELMO LEÓN DISTRIBUCIÓN, SL | 900 922 559 |
BASSOLS ENERGY, SA | 972 260 150 |
CARDENERO DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, SLU | 900 102 261 |
DISTRIBUCIÓN BEGASA | 900 101 051 |
DISTRIBUIDORA DE ENERGÍA ELÉCTRICA DE DON BENITO, SLU | 924 801 492 |
DISTRIBUIDORA DE ENERGÍA ELÉCTRICA DEL BAGES, SA | 800 760 706 |
DISTRIBUIDORA ELÉCTRICA PUERTO DE LA CRUZ, SA | 900 855 855 |
EL PROGRESO DEL PIRINEO, SL | 900 834 457 |
ELECTRA AVELLANA, SL | 900 373 204 |
ELECTRA CALDENSE, SA | 900 181 776 |
ELECTRA CONILENSE, SL | 900 373 531 |
ELECTRA DISTRIBUCIÓN CENTELLES, SL | 900 101 178 |
ELECTRA MATTEA, SL | 900 373 180 |
ELECTRA VALDIZARBE, SLU | 900 373 974 |
ELÉCTRICA CONQUENSE, SA | 900 233 423 |
ELÉCTRICA CUROS, SL | 900 649 164 |
ELÉCTRICA DE GUIXÉS, SL | 900 101 605 |
ELÉCTRICA DE JAFRE, SA | 800 760 706 |
ELÉCTRICA DE TENTUDIA, SA | 900 373 891 |
ELÉCTRICA DEL EBRO, SA | 800 760 706 |
ELÉCTRICA DEL MONTSEC, SL | 900 373 975 |
ELÉCTRICA DEL OESTE DISTRIBUCIÓN | 902 202 125 |
ELÉCTRICA NUESTRA SEÑORA DE LOS SANTOS, SL | 900 373 671 |
ELÉCTRICA SEROSENSE DISTRIBUIDORA, SL | 973 238 187 |
ELÉCTRICA VAQUER, SA | 900 103 379 |
ELÉCTRICAS PITARCH DIST, SLU | 902 202 125 |
ELECTRICIDAD PUERTO DEL REAL, SA | 900 810 806 |
ELECTRICITAT L’AURORA, SA | 972 101 222 |
ENERGÍAS DE ARAGÓN, SL | 900 848 900 |
ESTABANELL Y PAHISA ENERGÍA | 900 154 444 |
GRUPO DE ELECCIONES RURALES DE BINEFAR Y CONDADO | 900 102 901 |
HIDROELÉCTRICA DE CATALUÑA, SL | 800 760 706 |
HIDROELÉCTRICA DEL GUADIELA I, SA | 900 103 326 |
HIDROELÉCTRICA EL CARMEN REDES, SL | 900 373 508 |
HIDROELÉCTRICA VEGA, SA | 900 818 908 |
HIDROFLAMICELL, SL | 800 760 706 |
LERSA ELECTRICIDAD, SL | 900 373 278 |
MAESTRAZGO DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, SLU | 900 373 285 |
MOLINO VIEJO DE VILALLER, SA | 900 834 448 |
PEUSA DISTRIBUCIÓN, SLU | 900 373 057 |
SUMINISTRADORA ELÉCTRICA DE CÁDIZ, SA | 900 373 075 |
SUMINISTROS ELÉCTRICOS ISABENA, SL | 900 373 506 |
VALL DE SÓLLER ENERGÍA | 900 373 067 |
Zer egin oligopolio elektrikoaren aurrean alternatiba bat sortzeko?
Esan bezala, Espainian, banaketa-merkatua eta, bide batez, elektrizitate-merkatua, oligopolio batek kontrolatzen du. Wikipediak azaltzen duen moduan, merkatu batean oligopolioa sortzen da lehia mugatzen denean eta merkatuan sartzeko oztopoak oso handiak direnean edo, gure kasuan bezala, sartzeko baimena araudiak edo Gobernuak eman behar dutenean.
Berez eraginkorra ez den oligopolio-egoeraz gain, merkatuaren beste arazo bat ate birakarien fenomeno ezaguna da, hau da, politikari ohiek enpresa energetikoen administrazio-kontseilutan parte hartzea edo zuzendaritza-karguak betetzea.
Egoera hori legezkoa den ala ez aztertzea ez da gure helburua, hau Laguntza Guneko artikulu bat baita, baina gure erantzukizuna da gertakari hauen etika zalantzan jartzea.
Hala, % 100 berriztagarria den eta irabazi-asmorik ez duen Som Energia energia-kooperatibaren bazkide izatea urrats garrantzitsua da oligopolioaren aurrean alternatiba bat sortzeko.
Alternatiba bat sortzeko beste modu bat da, besteak beste, Kataluniako Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteko Alfons Pérezek idatzitako lana irakurtzea eta zabaltzea, non elektrizitate-banaketa udaleko bihurtzeko egin daitezkeen ekintzak zehazten baitira.
Anima zaitez!