Nor arduratzen da kontadorearen irakurketaz?

Enpresa banatzailea zure etxeraino iristen den sarearen jabea da eta ia beti  kontadorearena ere bai. Banatzailea da kontadorearen irakurketa egiten duena eta irakurketa hori komertziatzaileari bidaltzen diona (Som Energia).

Komertziatzaileak fakturazioa, tramiteak eta kontratuen aldaketen kudeaketa (potentzia aldatu, tarifa...) egiten ditu. Komertziatzailea alda dezakezu (Som Energia adibidez), baina ez banatzailea; izan ere, hau bizi zaren eskualdeak zehazten baitu.

Banatzaileak irakurketen informazioa eman behar du eta, 1718/2012 errege-dekretuaren arabera, hilabetero egin behar du. Telekudeaketa aktibaturik duen kontadore elektrikoa instalaturik duten etxebitzen kasu gehienetan irakurketak benetakoak dira (kontadoreak berak igorrita). Hala ere, enpres banatzileek batzuetan balioztatutako irakurketak igortzen dituzte.

Zure etxebizitzak oraindik kontadore analogikoa baldin badu eta irakurketa egin behar duen pertsonak ezin badu egin, irakurketa zuk zeuk igorri beharko diozu banatzaileari. Kasuen arabera, hainbat modutan egin ahalko duzu:

  • Etxebizitza-bloke batean bizi bazara, baliteke banatzaileak orri bat uztea auzoko bakoitzak bere irakurketa idaz dezan.
  • Bestalde, baliteke zure postontzian txartel bat aurkitzea (banatzaileak utzita) irakurketa idatzi eta korreoz bidal dezazun (dohain).
  • Banatzaileari ere dei diezaiokezu eta irakurketa telefonoz edo web orriaren bitartez eman.

Edozein modutan ere, Som Energiakoa baldin bazara, irakurketak nahi duzunean eman ahal dizkiguzu Bulego Birtuala erabiliz edo korreo elektroniko bat helbide honetara bidaliz: factura@somenergia.coop. Som Energiari kontadorearen informazioa bidali

Bulego Birtualean kontadorearen azkeneko irakurketak kontsultatu ahalko dituzu baita zure faktura guztiak ikusi ere.

Faktura berri bat bidali behar den momentuan benetako irakurketarik egon ezean, bi egoera gerta daitezke:

  • Banatzaileak balioztatutako irakurketa: enpresa banatzaileak kalkulatzen du, bere metodologiaren arabera, balioztatutako irakurketa. Askotan balioztapen hauek ez dira zuzenak eta fakturazioan arazoak sor ditzakete, batez ere, faktura batzuk pilatzen badira.
  • Som Energiak kalkulaturiko irakurketa: Som Energian fakturazio irakurketa  kalkulatzeko sistema ezarri dugu. Datu aski izaten saiatzen gara emaitza zuzenetik ahalik eta hurbilen egoteko. Xehetasun gehiago izateko ondorengo artikulua kontsultatu:Elektrizitatearen erabilera balioztatzeko sistema Som Energian.

Som Energian elektrizitatearen erabileraren  kalkulu balioztatuak egiten uzteko prozesuan gaude. Informazio gehiago izateko, ondorengo berria kontsultatu: Fakturetan balioztapenak egiteri utzi diezaiogun.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri