Ordutegi-tarteen tarifen eta tarifa indexatuen arteko konparazioa

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Behean ordutegi-tarteen tarifen eta tarifa indexatuen arteko konparazio bat aurkituko duzu:

Ordutegi-tarteen tarifak

Tarifa indexatuak

Prezioak energia eskuratzeko prezioen, nagusiki etorkizuneko prezioen, arabera kalkulatzen dira. Akordioak egiten ditugu hurrengo hilabeteetan energia-kantitate jakin bat erosteko konpromisoa hartzeko eta energia zer preziotan ordainduko dugun ezartzeko. Akordio horiei esker, prezioa aurretik ezagutzen dugu eta tarifak bermatu ditzakegu indarraldian zehar. Prezioak energia eguneko merkatuan eskuratzeko prezioaren arabera ezartzen dira; ez ditugu aurretik ezagutzen.
Prezioak aurrez ezagutzen ditugu. Indarraldia hainbat hilabetekoa izan ohi da, Som Energiak aldatzen dituen arte (halakoetan, 30 egun lehenago jakinarazten dugu) edo araudiak prezioak osatzen dituzten kopuru arautuen (BEZa, bidesariak edota karguak) aldaketa ezartzen duen arte. Bigarren kasuan, prezioak berehala eguneratzen dira eta ezin da 30 egun lehenago jakinarazi. Prezioak ez ditugu aurrez ezagutzen. Egunero biharamuneko handizkako prezioak argitaratzen dira. Horri esker   badakigu zeintzuk izango diren biharamuneko ordu merkeenak eta garestienak.
Energiaren eguneko prezioaren aldaketak ez dio eragiten erabiltzaileari. 
Baina energiaren futuroen merkatuko prezioaren aldaketak, epe ertainera, erabiltzaileari eragingo dio (beharbada hurrengo tarifa-aldaketan islatuko da).
Energiaren eguneko prezioa aldatzen bada, goranzko edo beheranzko bariazioa erabiltzaileari jasanaraziko zaio.

Ordutegi-tarteen 2.0TD tarifan, energiak hiru prezio desberdin ditu, bat ordutegi-tarte bakoitzeko: puntako unea, una arrunta eta sakonunea (ikusi hemen xehetasunak). 
Ordutegi-tarteen 6.1TD eta 3.0TD tarifetan, energiak sei prezio desberdin ditu, ordutegi-tartearen, denboraldiaren eta eskualdearen arabera (ikusi xehetasunak hemen).
Prezioa egunero eta orduero aldatzen da. Hau da, eguneko 24 prezio desberdin daude eta prezioak egunero aldatzen dira.
Ohiko kontsumo-datuak baditugu, hurrengo hilabeteko faktura gutxi gorabehera zenbatekoa izango den aurreikusi dezakegu. Ezin dugu aurreikusi zenbatekoa izango den etorkizuneko faktura bat, ez dakigulako zein izango den energiaren prezioa eguneko merkatuan.
Badugu faktura optimizatzeko aukera, kontsumoak sakonunean egiten saiatuz. Badugu faktura optimizatzeko aukera, kontsumoak sakonunean egiten saiatuz.
Autoprodukzio-soberakinen konpentsazioa ordutegi-tarteen tarifak ezartzen duen prezioan egiten da. Prezio berbera da ordu eta ordutegi-tarte guztietarako. Autoprodukzio-soberakinen konpentsazioa handizkako merkatuak eguneko ordu bakoitzerako ezartzen duen prezioaren (OMIE operadoreak erabakitzen du) arabera egiten da.
Prezioak hornidura elektrikoko kontratu bat izateko ordaindu beharreko bidesariak, karguak eta beste kontzeptu batzuk barne hartzen ditu.
Era berean, prezioak Kooperatibaren bideragarritasuna bermatzeko marjina bat barne hartzen du. Marjina berbera da ordutegi-tarteen tarifan eta tarifa indexatuan.
Prezioak ez du barne hartzen gasa doitzeko mekanismoa (MAG). Kontzeptu hori fakturan gehitzen da gero; Balearretako eta Kanarietako kontratuetan izan ezin, MAGetik salbuetsita baitaude. Prezioak gasa doitzeko mekanismoa (MAG) barne hartzen du; Balearretako eta Kanarietako kontratuetan izan ezin, MAGetik salbuetsita baitaude.
Iraupen-konpromisorik gabeko tarifa. Tarifa edozein unetan aldatu (baldin eta nahi duzun tarifa eskuragarri badago) edo beste merkaturatzaile batekin kontratatu ahalko duzu zigorrik ordaindu gabe.
Baldintzak Baldintza orokorretan eta berezietan araututa daude. Baldintzak tarifa indexatuaren Baldintza orokorretan, berariazko baldintzetan eta baldintza berezietan araututa daude.
Ordutegi-tarteen tarifak
ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa
ordutegi-tarteen 3.0TD tarifa
ordutegi-tarteen 6.1TD tarifa 
Tarifa indexatuak
2.0TD tarifa indexatua penintsulan
2.0TD tarifa indexatua Balearretan
2.0TD tarifa indexatua Kanarietan
3.0TD tarifa indexatua penintsulan
3.0TD tarifa indexatua Balearretan
3.0TD tarifa indexatua Kanarietan
6.1TD tarifa indexatua penintsulan
6.1TD tarifa indexatua Balearretan
6.1TD tarifa indexatua Kanarietan
Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.