Nola fakturatzen da potentzia-terminoa 2.0TD ordutegi-tarteen tarifan eta tarifa indexatuan?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
2.0TD ordutegi-tarteen tarifan eta tarifa indexatuan, potentzia berdin fakturatzen da. Beraz, behean ematen dugun azalpenak 2.0TD ordutegi-tarteen tarifarako eta 2.0TD tarifa indexaturako balio du.
Bi tarifetan ordutegi desberdinak dituzten bi potentzia-tarte daude. Denboraldi bakoitzean, potentzia kW-aren prezioa desberdina da. Potentzia edozein ordutan eta egunetan erabili ere, ez da aldatuko potentziarengatik ordaintzen dugun prezioa.
Potentzia-terminoa fakturatzean ez da kontuan hartzen zein egunetan eta ordutan dagoen erabilgarri potentzia bakoitza; aitzitik, potentzia bakoitzarekin hauxe egiten da: kW-aren prezioa bider kontratatutako kW-ak, zati 365 edo 366 (urteko egun-kopuruaren arabera, urteko prezioa baita) eta bider fakturazio-aldiko egun-kopurua.
Beraz, fakturan, bi lerro eskainiko zaizkio potentziaren zenbatekoari:
- Puntako unerako kontratatutako potentzia x € / kW urteko / 365 edo 366 egun x fakturazio-egunak
- Sakonunerako kontratatutako potentzia x € / kW urteko / 365 edo 366 egun x fakturazio-egunak
Jarraian bi adibide gehitu ditugu (guztiak ere zergak kanpo), non 28 eguneko (epe horretan denboraldi bateko edo besteko egun eta ordu gehiago edo gutxiago egon diren kontuan hartu gabe) eta 30 eguneko fakturazio-aldiak kontabilizatzen dituzten bi faktura simulatzen baitira:
1. adibidea
- Puntako unerako kontratatutako potentzia: 4,5 kW
- kW bakoitzaren prezioa denboraldi horretan (urteko prezioa): 31,949 euro / urteko
- Fakturazio-egunak (fakturan kontabilizatutako egunak): 28 egun
Puntako uneko potentziaren prezioa faktura honetan: 4,5 x 31.949 / 365 x 28 = 11,03 euro
- Sakonunerako kontratatutako potentzia: 7 kW
- kW bakoitzaren prezioa denboraldi horretan (urteko prezioa): 2,701 euro
- Fakturazio-egunak (fakturan kontabilizatutako egunak): 28 egun
Sakonuneko potentziaren prezioa faktura honetan: 7 x 2,701 / 365 x 28 = 1,45 euro
Potentzia-terminoaren prezioa faktura honetan: 11,03 + 1,45 = 12,48 euro.
2. adibidea
- Puntako unerako kontratatutako potentzia: 5,6 kW
- kW bakoitzaren prezioa denboraldi horretan (urteko prezioa): 31,949 euro / urteko
- Fakturazio-egunak (fakturan kontabilizatutako egunak): 30 egun
Puntako uneko potentziaren prezioa faktura honetan: 5,6 x 31,949 / 365 x 30 = 14,71 euro
- Sakonunerako kontratatutako potentzia: 5,6 kW
- kW bakoitzaren prezioa denboraldi horretan (urteko prezioa): 2,701 euro
- Fakturazio-egunak (fakturan kontabilizatutako egunak): 30 egun
Sakonuneko potentziaren prezioa faktura honetan: 5,6 x 2,701 / 365 x 30 = 1,24 euro
Potentzia-terminoaren prezioa faktura honetan: 14,71 + 1,24 = 15,95 euro.
Potentziaren kostua 2.0TD tarifetan elementu ez etengarriekin
Gogoan hartu behar dugu, 2.0TD tarifa eta elementu ez etengarriak baditugu, potentziaren kostuari potentzia-gehiegikerien kostua gehitu beharko diogula, baldin eta kontratatutakoa baino potentzia handiagoa erabiltzen badugu. Zehatz-mehatz azaltzen dugu hori artikulu honetan: Potentziaren eta potentzia-gehiegikerien kostua 2.0TD tarifan elementu ez etengarriekin.