Kontratuaren titularra aldatzea
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Kooperatibarekin aktibo duzun kontratu baten titularra aldatu behar baduzu, Kooperatibaren Bulego Birtualeko titularra aldatzeko formularioa bete beharko duzu.
Formularioa titular berriak zein zaharrak bete dezake.
Formularioa bete aurretik, beheko informazioa kontuan hartzea gomendatzen dizugu.
Noiz aldatu behar da titularra?
- Som Energiarekin egindako kontratuaren titularra izaki, hornidura-puntua uzten baduzu.
- Argia Som Energiarekin kontratatuta duen hornidura-puntu batean bizitzen hasi bazara.
- Som Energiarekin kontratu aktiboa zuen titularra hiltzen bada.
- Edo, bi enpresa fusionatzen direnean, kontratua enpresa berriak bere gain hartzen badu.
Kontratua Kooperatibarekin egin ez baduzu eta titularra aldatzeaz gain, aldi berean, argia gurekin kontratatu nahi baduzu, Kontrata ezazu argia formularioa bete beharko duzu.
Zer informazio behar duzu titularra aldatzeko?
- Som Energiarekin egin duzun kontratuaren identifikazio-datuak (kontratu-zenbakia, CUPS…), fakturan agertzen direnak.
- Titular berriaren datu guztiak.
- Kontratua titularra ez den bazkide baten izenean gelditzen bada, Som Energiako bazkide-zenbakia eta IFZ.
Informazio orokorra
Titularra aldatzeko tramitea doakoa da (€ 0), enpresa banatzaileak landa-lana egin behar duenean izan ezik. Ez da ohikoa landa-lanak egitea eta, oro har, banaketa-enpresa txikiek bakarrik egiten dituzte instalazioa egoera onean dagoela egiaztatzeko. Legez, landa-lanek 10,94 euro (BEZa barne) kostatzen dute, eta banatzaileak fakturaren bidez kobratzen ditu.
Formularioa betetzen duzunean, konfirmazio-mezu bat jasoko duzu. Dena zuzen badago, une horretatik aurrera, titularra aldatzeko, gehienez, bost egun baliodun beharko ditugu.
Gogoan izan, titularra aldatzeko, titularra aldatzeko formularioa bete behar duzula.