Nola tramitatu obra-kontratu bat eta nola pasa gero behin betiko kontratura?

Lehen eraikuntza baterako (hots, lehenago elektrizitaterik izan ez duten eraikuntza bat) obrak egitean hornidura elektriko espezifikoa izateko, obra-kontratu bat tramitatu behar da.

Zer egin behar da?

Lehenik, jar zaitez harremanetan enpresa banatzaileko hornidura berrien sailarekin.[1]

Hargune-espediente bat ireki behar da. Eta kontratua tramitatzeko, enpresa banatzaileak, gutxienez, behin-behineko obra-kontratua egiteko obra-baimena eta enpresa instalatzailearen elektrizitate-ziurtagiria eskatuko dizkizu.

Gero, enpresa banatzaileak kudeaketa egokiak egin ondoren, espedientea itxiko du. Une horretan, erabiltzaileak obra-kontratuari dagokion CUPS kodea helarazi beharko du.

Nola tramitatzen da obren alta Som Energiarekin?

CUPS kodea eskueran duzula, bete argia kontratatzeko formularioa eta erantsi alta tramitatzeko behar den dokumentazioa. Datuen laburpena egiten duen mezua jasotzen duzunean, oso garrantzitsua da mezuari erantzutea, obra-kontratu bat dela eta zenbat iraungo duen azaltzeko.

Une horretan, alta kudeatzen hasiko gara eta prozesuaren eboluzioaren berri emango dizugu.

Zenbat kostatzen da obra-kontratu bat tramitatzea?

Enpresa banatzaileak kontzeptu hauek kobratzen ditu gure fakturaren bidez:

  • Lotura-eskubideak: 10,94 € (BEZa barne)
  • Berme-gordailua: kW-ko 5 € inguru (enpresa banatzaile guztiek ez dute kontzeptu hori kobratzen)

Gogoan hartu behar dugu mota honetako kontratuek iraupen mugatua duela, eskuarki, obrek bezainbeste irauten dute, eta, obrak amaitzean, behin betiko kontratuaren alta tramitatu behar dela.

Nola pasa obra-kontratutik behin betiko kontratura?

Argia obra-kontratu batekin baduzu, behin betiko kontratura pasatzeko, gomendagarriena da kudeaketa uneko merkaturatzailearen esku uztea, fakturazio okerrak eta hornidura-etenak saihesteko.

Obrak amaitutakoan, espediente berri bat ireki behar duzu enpresa banatzaileko hornidura berrien sailarekin. Gutxienez, bizigarritasun-zedula eta instalazio elektrikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituzu.

Enpresa banatzaileko teknikari batek zure etxera iristen den hargunea zuzena dela egiaztatu beharko du. Zuzena bada, enpresa banatzaileak espedientea itxiko du eta behin betiko kontratuaren CUPS kode berria emango dizu.

Behin betiko kontratuaren CUPS kodea jasotzen duzunean, argia kontratatzeko formularioa bete beharko duzu berriz ere behin betiko alta eskatzeko. Oso garrantzitsua da datuen laburpena egiten duen mezuari erantzutea, behin betiko alta dela zehazteko, eta obra-kontratuaren baja ere tramitatzea.

Eskaera jasotzean, tramitea kudeatuko dugu eta prozesuaren eboluzioaren berri emango dizugu.

Enpresa banatzaileak, alta gauzatzeko, 15 egun izango ditu, eskaera onartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Zenbat kostatzen da behin betiko kontratu baten alta tramitatzea?

Enpresa banatzaileak kontzeptu hauek kobratzen ditu gure fakturaren bidez:

  • Sarbide-eskubideak: kW-ko 19,70 € (BEZik gabe)
  • Luzapen-eskubideak: kW-ko 17,37 € (BEZik gabe)
  • Konexio-eskubideak: 9,04 € (BEZik gabe)
  • Berme-gordailua: kW-ko 5 € (BEZik gabe) inguru (enpresa banatzaile guztiek ez dute kontzeptu hori kobratzen)

[1] Enpresa banatzaile nagusietako hornidura berrien sailen harremanetarako telefono-zenbakiak artikulu honen amaieran aurkituko dituzu.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar