Potentziaren eta potentzia-gehiegikerien kostua
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Jarraian, potentziak eta potentzia-gehiegikeriak zer kostu duten azalduko dizugu, kontratatu duzun potentziaren eta zure instalakuntzaren ezaugarrien arabera.
2.0TD tarifa: 15 kW baino gutxiago kontratatuta eta behe-tentsioa
2.0TD tarifaren kasuan, kontuan hartu behar da instalakuntzak elementu ez-etengarririk duen.
Ondorengo estekan azaltzen dugun bezala, "elementu ez-etengarriak" buletin edo ziurtagiri elektrikoa igortzen duen teknikariaren iritziz elektrizitate-zerbitzu etengabea behar duten gailuak dira: igogailuak, garajeetako aireztapen behartuko ekipoak, osasun-egoera bereziak dituzten pertsonen etxebizitzak...
2.0TD tarifa elementu ez-etengarriak daudenean
Zure hornidura-puntuak elementu ez-etengarriak baditu, maximetro bidez fakturatzea eska dezakezu. Kasu horretan, kontratatutako potentzia gainditzen denean ere, ez da hornidura eteten. Dena den, beheko artikuluan azaltzen dizugun bezala, zigorrak egon litezke. Artikuluan, kontratu-mota horretan potentziak zer kostu duen ere azaltzen dizugu:
2.0TD tarifa elementu ez-etengarririk EZ dagoenean
Horixe da kasurik ohikoena. Esteka honetan, 2.0TD tarifan potentzia-terminoa nola fakturatzen den azaltzen dizugu.
Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW bitarteko tarifetan
Eta 50 kW bitarteko potentzia kontratatu baduzu, artikulu honetan azaldutako moduan ordaindu beharko dituzu potentzia-gehiegikeriak: Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW bitarteko tarifetan
Kostua kalkulatzean, ez da kontuan hartzen behe- ala goi-tentsioa duzun, hau da, berdin dio 3.0TD tarifa ala goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifetako bat duzun.
Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-tik gorako tarifetan eta zerbitzu osagarrietan
Zerbitzu osagarrietan eta 50 kW baino gehiagoko potentzia kontratatu baduzu, artikulu honetan azaldutako moduan ordaindu beharko dituzu potentzia-gehiegikeriak: Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-tik gorako tarifetan eta zerbitzu osagarrietan.
Aurreko kasuan bezala, kostua kalkulatzean, ez da kontuan hartzen behe- ala goi-tentsioa duzun, hau da, berdin dio 3.0TD tarifa ala goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifetako bat duzun.