Potentziaren eta potentzia-gehiegikerien kostua
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Jarraian, potentziak eta potentzia-gehiegikeriak zer kostu duten azalduko dizugu, kontratatu duzun potentziaren eta zure instalakuntzaren ezaugarrien arabera.
2.0TD tarifak: kontratatutako potentzia 15 kW-tik beherakoa eta behe-tentsioa
Ordutegi-tarteen 2.0TD tarifaren eta 2.0TD tarifa indexatuaren kasuan, bereizi behar dugu instalazioan elementu ez-etengarriak dauden ala ez.
Ondorengo estekan azaltzen dugun bezala, "elementu ez-etengarriak" buletin edo ziurtagiri elektrikoa igortzen duen teknikariaren iritziz elektrizitate-zerbitzu etengabea behar duten gailuak dira: igogailuak, garajeetako aireztapen behartuko ekipoak, osasun-egoera bereziak dituzten pertsonen etxebizitzak...
2.0TD tarifak elementu ez-etengarriekin
Zure hornidura-puntuak elementu ez-etengarriak baditu, maximetro bidez fakturatzea eska dezakezu. Kasu horretan, kontratatutako potentzia gainditzen denean ere, ez da hornidura eteten. Dena den, beheko artikuluan azaltzen dizugun bezala, zigorrak egon litezke. Artikuluan, kontratu-mota horretan potentziak zer kostu duen ere azaltzen dizugu:
2.0TD tarifak elementu ez-etengarririk gabe
Hori da egoera ohikoena. Esteka honetan azaltzen dugu: Nola fakturatzen da potentzia-terminoa 2.0TD tarifetan.
Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW bitarteko tarifetan
Eta 50 kW bitarteko potentzia kontratatu baduzu, artikulu honetan azaldutako moduan ordaindu beharko dituzu potentzia-gehiegikeriak: Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-ra bitarteko tarifetan
Kostu honetan ez du eraginik izango goi- edo behe-tentsioko kontratua izateak, hau da, 3.0TD tarifa bat (ordutegi-tarteena edoindexatua) edo goi-tentsioko tarifetako bat (6.1TD, 6.2TD, 6.3TD edo 6.4TD tarifa,ordutegi-tarteena edoindexatua) izateak.
Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-tik gorako tarifetan eta zerbitzu osagarrietan
Zerbitzu osagarrietan eta 50 kW baino gehiagoko potentzia kontratatu baduzu, artikulu honetan azaldutako moduan ordaindu beharko dituzu potentzia-gehiegikeriak: Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-tik gorako tarifetan eta zerbitzu osagarrietan.
Goiko kasuan bezala, kostu honetan ez du eraginik izango goi- edo behe-tentsioko kontratua izateak, hau da, 3.0TD tarifa bat (ordutegi-tarteena edo indexatua) edo goi-tentsioko tarifetako bat (6.1TD, 6.2TD, 6.3TD edo 6.4TD tarifa, ordutegi-tarteena edo indexatua) izateak.