GURB: Autokontsumo-tipologia eta Flux Solar

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Artikulu honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu:

GURB hiri-sorkuntza partekatuko proiektu batean parte hartzen badut, zein izango da nire autokontsumo-tipologia?

244/2019 Errege Dekretuak bi autokontsumo-modalitate ezartzen ditu, soberakinak konpentsatzen dituena eta konpentsatzen ez dituena. Soberakinak instalazio fotovoltaiko batek ekoizten duen baina istantean kontsumitzen ez den eta, ondorioz, sare elektrikoan injektatzen den energia da. Hau da, GURB proiektuko zure parte-hartzeari dagokion ekoiztutako energia guztia kontsumitzen ez baduzu, soberakinak izango dituzu.

Instalazio-motaren arabera, bi autokontsumo-modalitate bereizi daitezke:

  • Soberakinak konpentsatuta: autokontsumitzaileak konpentsazio ekonomiko bat jasotzen du sarean injektatutako soberakinengatik, konpentsazio sinplifikatuko mekanismoaren bidez.
  • Soberakinak konpentsatu gabe: autokontsumitzaileak ez du konpentsazio ekonomikorik jasotzen sarean injektatutako soberakinengatik.

Autokontsumo partekatuko kideek ezin dute aukeratu beren autokontsumo-tipologia, modalitatea instalazioaren potentzia totalaren eta sarerako konexioaren araberakoa izango baita. Soberakinak konpentsatzen dituen tipologia aukeratzeko, sorkuntza-instalazioak hornidura-puntuaren barneko sarera konektatuta egon behar du. 

Sorkuntza-instalazio fotovoltaikoa ezin denean konektatu hornidura-puntuaren barneko sarera edo erdi-tentsioko sarera konektatu behar denean, autokontsumoko kideek soberakinak konpentsatzen ez dituen modalitatea aukeratu beharko dute. Halakoetan, kideek istantean autokontsumitutako energia bakarrik aprobetxatu ahalko dute, eta ezingo dituzte konpentsatu sarean injektatutako soberakinak.

Eskema honetan bi modalitateen arteko diferentziak azaltzen dira:

Autokontsumo kolektiboari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Laguntza Guneko artikulu hauetan:

Soberakinak konpentsatzen dituen modalitateko autokontsumo partekatuko GURB proiektu bateko kidea banaiz, Flux Solar zerbitzua ere erabili dezaket?

Bai. Soberakinak konpentsatzen dituen modalitateko GURB proiektu bateko kidea bazara eta soberakinen zenbatekoak kontsumitutako energiaren zenbatekoa gainditzen badu, konpentsatu gabeko soberakinak Flux Solar mekanismoan sartuko dira.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.