GURB proiektu batean parte hartzeko arrazoiak

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energiako bazkidea (pertsona edo erakundea) banaiz, interesatuko zait GURB proiektu batekin bat egitea?

Bai. Som Energiarekin hornidura elektrikoko kontratu bat indarrean duen pertsona edo erakunde bat bazara eta ez baduzu autokontsumo-modalitate aktiborik, agian interesatuko zaizu. Artikulu honetan azalduko dizugu zergatik.

GURB proiektuan parte hartzeak dituen onurak eta abantailak

Hiri-sorkuntzako GURB proiektu batean parte hartzean Kooperatibaren oinarrizko helburuekin (herritarrek energia garbien erabilera sustatzea, elektrizitatearen merkatuaren demokratizazioa bultzatzea eta sektoreko enpresa handi tradizionalen aurrean alternatiba bat eraikitzea) bat egiten dugu.

Hain zuzen, GURB proiektuak onura hauek ditu:

  • Autokontsumo kolektiboa zabaldu eta sustatzea, eta estalkiak elektrizitate berriztagarria sortzeko aprobetxatzea. Bereziki interesgarria da, teilatu propiorik ez izateagatik edo sistema fotovoltaikoak instalatzeko teilatu egokirik ez izateagatik (itzalak, orientazio txarra, azalera txikiegia eta abar), zuzeneko banakako autokontsumorako aukerarik ez duten pertsonentzat.
  • Lurraldean banatutako energia-eredua sustatzea eta hurbileko ekoizpena erraztea, gizarte-mailan ekoizpen-zentral handiak (sarri kontsumotik urrun dauden lekuetan zentralizatuta) eraikitzeko beharra murriztearren.
  • Goiko puntuan azaldutakoaren ondorioz, energia elektrikoaren galerak murriztea. Autokontsumoaren hazkundeak, gainera, elektrizitatea banatzeko sarea, sarri ingurumen-inpaktu handia duten goi-tentsioko lineen proiektuei lotuta, neurriz kanpo dimentsionatu behar izatea eragozten du.
  • Zu eta baita Kooperatiba ere merkatu elektrikoarekiko autonomoagoak izatea.
  • Baliteke fakturan aurreztea (behean azalduko dugu), baina hori prezioen etorkizuneko egoeraren mende egongo da.  

Zenbat aurreztu dezaket elektrizitate-fakturan GURB proiektuan parte hartzeagatik? 

GURB proiektuan parte hartzen baduzu, sareko energia gutxiago beharko duzu, kontsumoaren zati bat (kontratatu duzun GURB potentziaren edo proiektuan duzun partaidetza-mailaren arabera) autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaikoak sortutako energiarekin aseko baita. Honela, zure energia-beharraren zati bat merkatuaren eboluzioaren mende ez dagoen prezio egonkorrago batean ordainduko duzu.

Beraz, fakturan lortu dezakezun aurrezkia erabiltzen duzun energiaren araberakoa izango da eta, horri dagokionez, gomendatzen dizugu energia eguzki-orduetan kontsumitzea eta gomendatukoa baino GURB potentzia handiago bat ez izatea (GURB proiektu bakoitzean izena emateko formularioak, zure urteko kontsumoaren arabera, kontratatzeko GURB potentzia bat iradokiko dizu).  

GURB proiektuari lotutako kontratuaren autokontsumo-modalitateak soberakinen konpentsazio sinplifikatua badu, hileko fakturazioan, soberakinen konpentsazioa aplikatzeaz gain, konpentsatu gabeko soberakinei dagokien deskontua aplikatuko da ere, hau da, zure Flux Solar sisteman metatutako Sol-ak deskontatuko dira.

OHARRA:

Sarera konektatutako autokontsumo-modalitate bat izateko hainbat bidesari eta kargu arautu ordaindu behar dira. Une honetan, 0 euro kostatzen dira, baina zenbatekoak aldatu daitezke eta GURB zerbitzu-kuotak ez ditu barne hartuko.

Ezin dugu bermatu GURB proiektuan parte hartzeak aurrezten lagunduko duenik, banakako autokontsumo-instalazio baten amortizazio-urteak bermatu ezin ditugun bezala. Merkatu elektrikoa egoera hori aldatu dezaketen hamaika eragilek baldintzatzen dute.

Kontuan hartu GURB proiektuan parte hartzeak ez dakarrela iraupen-konpromisorik, eta edozein unetan baja eskatu dezakezula (baldin eta 3 hilabete lehenago jakinarazten baduzu), artikulu honetan azaltzen dugun moduan.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.