Estalki libre baten jabea naiz. GURB proiektuarekin bat egin dezaket?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Bai.

Une honetan, GURB proiektuaren eremuan, 700 m2 erabilgarri baino gehiago dituzten, hirigune batetik hurbil dauden eta, 2 km-ko erradio baten barruan, Kooperatibarekin nahikoa kontratu aktibo dituzten estalkien bila gabiltza.

Aipatutako ezaugarriak dituen estalki baten jabea (pertsona, erakundea edo enpresa) bazara, bete formulario hau edo bidali mezu bat gurb@somenergia.coop helbidera.

GURB proiektuaren helburua da haien estalkiak uzten dizkiguten pertsona, erakunde edo enpresei baldintza onenak eskaintzea, akordioa bi alderdientzat ahalik eta onuragarriena izan dadin.

Som Energiak, bere filial baten bitartez, jabeari 30 urte inguruko iraupena duen azalera-eskubideko kontratu bat eskaintzen dio, urteko kanon baten truke. Epe horretan zehar, Som Energia, bere filialaren bitartez, instalazioa mantentzeaz arduratuko da eta hitzematen du, epea amaitutakoan, instalazioa desmuntatuko duela.

Horrez gain, estalkiaren jabeari instalazioari lotutako autokontsumo kolektiboan parte hartzeko eta instalazioak sortutako energiatik adostutako zatia jasotzeko aukera eskainiko diogu.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.