Zenbateko GURB potentzia kontratatu dezaket?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

GURB (hiri-sorkuntza elektrikoa) Kooperatibako bazkide diren pertsona eta erakundeei, bereziki, arrazoiak zein diren ere, autokontsumo batean parte hartu ezin dutenei, autokontsumo kolektiboko proiektu batean parte hartzeko aukera ematen dien Som Energiaren zerbitzu berria da.

Artikulu honetan, gai hauek jorratuko ditugu:

Zer da GURB potentzia?

GURB potentzia esaten diogu kide zaren GURB proiektu zehatz batean, zure parte-hartzearen arabera, dagokizun potentziari; edo, erraz esanda, instalazioaren potentzia totaletik “dagokizun zatiari”, kW-tan adierazita.

GURB potentziak zure parte-hartzearen arabera esleituko zaizun energia-ekoizpena mugatzen du: zenbat eta GURB potentzia handiagoa, orduan eta energia gehiago lortuko duzu.

Hau da, plaka bat, bi edo hiru plaka esleituko balitzaizkizu bezala. Eta plaka horiek sortzen dute energia iritsiko zaizu.

KONTUZ!

Garrantzitsua da bereiztea GURB potentzia eta zure hornidura-puntuan kontratatuta duzun potentzia (aldi berean zenbat gailu konektatu ditzakezun jakiteko balio duena). Informazio gehiago aurkituko duzu Laguntza Guneko artikulu honetan.

Zenbateko GURB potentzia kontratatu dezaket?

Oro har, etxeko erabiltzaileek, kontratuko, 0,5 kW-ko edo 1 kW-ko GURB potentzia kontratatu dezakete. GURB potentzia hori zure kontratuaren Baldintza partikularretan jasoko da. 

Baliteke, instalazioaren ezaugarriek ahalbidetzen badute, GURB potentzia handiago bat kontratatzeko aukera izatea. Halakoetan, aukera daitezkeen GURB potentziak ezarri eta argi eta garbi jakinaraziko dira.

Kontsumo handiagoa duten enpresa-kontratuek kontratatu dezaketen GURB potentzia handiagoa da.

Nire kontsumoaren arabera, zein da niretzat GURB potentzia gomendagarriena?

Zuretzat kontratatzeko potentzia gomendagarriena erabiltzaile-motaren eta zure kontsumoaren araberakoa izango da.

Etxeko erabiltzaileentzat (2.0TD tarifak: kontratatutako potentzia 15 kW-tik beherakoa) 

Kasu honetan, zure urteko energia-erabileraren arabera, honako hau gomendatzen dizugu:

Urteko energia-erabilera Gomendatutako GURB potentzia
1.000 eta 2.500 kWh bitartean 0,5 kW
2.500 kWh-tik gora 1 kW

Partaidetza handiagoa nahi baduzu, bidali mezu bat gurb@somenergia.coop helbidera eta zure eskaera baloratuko dugu, zure urteko kontsumoaren eta erabilgarritasunaren arabera. 

Zure urteko kontsumoa faktura guztietan aurkituko duzu, artikulu honetan azaltzen dugun bezala.

Eta nire urteko kontsumoa 1.000 kWh-tik beherakoa bada? 

Zure urteko elektrizitate-kontsumoa 1.000 kWh-tik beherakoa bada, GURB autokontsumo partekatuko proiektuarekin bat egiteak merkatuarekiko independentzia emango dizu, baina litekeena da fakturan ez aurreztea, seguruenik zerbitzuaren kostua autokontsumo-instalazioak ahalbidetu dezakeen aurrezkia baino handiagoa izango baita.

Erakunde- eta enpresa-kontratuentzat (3.0TD tarifa)

3.0TD tarifa duten erabiltzaileentzat, eskuarki erakundeak eta enpresak, kontratatzeko GURB potentzia hoberena hainbat faktoreren arabera aldatuko da, besteak beste, urtean zenbat kontsumitzen duten eta energia zein ordutan erabiltzen duten.

Behean, urteko energia-erabileraren arabera kontratatu daitekeen GURB potentziaren gutxi gorabeherako balioak proposatzen dizkizuegu.

Urteko energia-erabilera Gomendatutako GURB potentzia
4.000 kWh-ra arte 1 kW
4.000 eta 6.000 kWh bitartean 1,5 kW
6.000 eta 8.000 kWh bitartean 2 kW
8.000 eta 10.000 kWh bitartean 3 kW
10.000 eta 12.500 kWh bitartean 4 kW
12.500 eta 15.000 kWh bitartean 5 kW

Halere, zure kontsumo errealaren araberako azterketa pertsonalizatu bat nahi baduzu, bidali mezu bat gurb@somenergia.coop helbidera eta lagunduko dizugu. 

Kontratua Som Energiarekin ez baduzu, erantsi hornidura elektrikoaren duela gutxiko faktura bat eta adierazi zein den establezimenduaren ohiko ordutegia.

Artikulu honetan azaldu bezala, ezin dugu bermatu GURB proiektuan parte hartzeak aurrezten lagunduko duenik, banakako autokontsumo-instalazio baten amortizazio-urteak bermatu ezin ditugun bezala. Merkatu elektrikoa egoera hori aldatu dezaketen hamaika eragilek baldintzatzen dute.

Zergatik daude mugatuta kontratatu daitezkeen GURB potentziak?

Esan bezala, kontratatu daitezkeen GURB potentziak mugatuta daude. Bi arrazoirengatik:

  • Alde batetik, proiektuan parte-hartze txikiagoa badugu, errazagoa izango da lortutako energiarekin zerbitzuaren kostua berreskuratzea. Alegia, potentzia txikiagoa bada, oso litekeena da sortutako energia guztia erabiltzea. Behar baino potentzia handiagoa baduzu, ordea, litekeena da sortzen den energia guztia ez aprobetxatzea.
  • Bestetik, parte-hartzeak txikiak badira, Kooperatibako bazkide gehiagok parte hartu dezakete. Beste zerbitzu eta produktuetan ezartzen dugun irizpidea, hots, ahalik eta kide gehienek parte hartzea, betetzen dugu hemen ere.
Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.