Energiaren banaketa autoprodukzio kolektiboan

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Autokontsumo kolektiboko modalitatean, hainbat etxebizitza, lokal edo hornidura-puntuk elektrizitate berriztagarria sortzeko puntu bat edo batzuk partekatzen dituzte. Sortutako energia banatzeko, 244/2019 Errege Dekretuak eta TED/1247/2021 Aginduak energia banatzeko xedatzen duten metodoa aplikatzen da.

Araudiaren arabera, autoprodukzio kolektiboko modalitatea hautatzeko, sorkuntza-puntuarekin edo -puntuekin lotutako parte-hartzaileek banaketa-akordio bat sinatuko dute, non sortutako energiatik autoprodukzio kolektiboko parte-hartzaile bakoitzari dagokion ehunekoa ezarriko baita.

Banaketa-akordioaz gain, koefizienteen fitxategi bat sortu beharko da, akordioaren emaitza numerikoa jasotzeko, hau da, parte-hartzaile bakoitzari dagokion energia-proportzioa.

Sortutako energiatik autoprodukzio kolektiboko parte-hartzaile bakoitzari dagokion ehunekoari banaketa-koefiziente esaten zaio. Koefiziente horiek:

  • 0 eta 1 bitarteko balioa dute (ehunekoak balira bezala, baina 0tik 100era joan ordez, 0tik 1era doaz).
  • Koefiziente guztiak batzean, emaitza 1 izango da.
  • Finkoak izan daitezke urteko ordu guztiek balio bera badute. 
  • Baina aldagarriak izan daitezke ere. Kasu horretan, urteko ordu bakoitzari dagokion koefizientea ezarri behar da.

Hala, lotutako hornidura-puntu batek, adibidez, ordu jakin batean 0,3ko koefizientea badu, horrek esan nahi du ordu horretan sortutako energia guztiaren % 30 dagokiola. Ordu jakin horretan zehar, etxebizitza edo lokalean ez bada esleitutako energia guztia (adibide honetan, sortutako energiaren % 30) erabiltzen, erabili ez diren kWh-ak etxebizitza edo lokal horren soberakin gisa zenbatuko dira. Bestela, etxebizitzak esleitu zaiona baino energia gehiago eskatzen badu, soberako energia sareko ohiko kontsumo gisa zenbatuko da eta ohiko moduan kobratuko da elektrizitate-fakturan.

Banaketa-akordioari nahiz koefizienteen fitxategiari buruzko informazio gehiago aurkituko Laguntza Guneko artikulu honetan: Zer egin behar dut nire kontratua autoprodukzio-modalitate batera aldatzeko?

Banaketa-metodoa 

  1. Sorkuntza-kontagailuak ordubetez eguzki-panelek sortzen duten energia kontabilizatzen du. Hori da sortutako ordutegi-energia garbia. Energia hori desberdina da ordu batetik bestera, klimatologiaren, eguneko orduaren eta urtaroaren arabera.  
  2. Sortutako energiari autoprodukzio kolektiboko parte-hartzaile bakoitzaren banaketa-koefizientea aplikatzen zaio. Hau da, adostutako banaketaren arabera kalkulatzen da ordubetean sortutako energiaren zer zati dagokion parte-hartzaile bakoitzari. Hori da sortutako ordutegi-energia garbi banakatua.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak, dagokion sortutako energia garbi banakatutik, behar duena edo aprobetxa dezakeena hartzen du. Ordubeteko tartean aprobetxatzen den energiari autokontsumitutako ordutegi-energia banakatua esaten zaio. Eguzki-plaketatik zuzenean erabilitako energia gisa zenbatzen da eta, ondorioz, ez da sarean erosi behar. 
  4. Ordutegi-tarte bakoitzean parte-hartzaile bakoitzari dagokion eta une horretan erabiltzen ez den sortutako energia soberakin gisa zenbatuko da. Energia horri soberazko ordutegi-energia banakatua esaten zaio, eta kontratuak konpentsatzeko aukera ematen badu, konpentsatu ahalko da. 
  5. Beraz, parte-hartzaile bakoitzari dagokion sortutako energia (sortutako ordutegi-energia garbi banakatua) erabiltzen den energiaren (autokontsumitutako ordutegi-energia banakatua) eta erabiltzen ez den energiaren (soberazko ordutegi-energia banakatua) artean banatzen da. 

Adibidea

Demagun hiru etxebizitza eta lokal bat barne hartzen dituen autoprodukzio kolektiboko instalazio bat dugula. Honako hauek dira banaketa-koefizienteak (finkoak ezarriko ditugu adibidea sinplifikatzeko):

Lotutako hornidura-puntuak Banaketa-koefizientea
1. etxebizitza
0,2
2. etxebizitza
0,2
3. etxebizitza
0,2
Lokala 0,4

Egun jakin batetako 11etatik 12ak bitartean, instalazioak 5 kWh sortzen ditu. Hortaz, 1. etxebizitzari 1 kWh dagokio: koefizientea (0,2) bider sortutako energia (5 kWh). Beste era batera esanda, lehen etxebizitzari 5 kWh-ren % 20 dagokio, hots, 1 kWh. Honela bakatuko da energia ordu horretan zehar:

Sorkuntza-puntu autoproduktorea

11etatik 12ak bitartean sortutako energia

Instalazio fotovoltaikoa 5 kWh
Lotutako hornidura-puntuak Banaketa-koefizientea x sortutako energia Energia-banaketa 11etatik 12ak bitartean
1. etxebizitza 0,2 x 5 kWh 1 kWh
2. etxebizitza 0,2 x 5 kWh 1 kWh
3. etxebizitza 0,2 x 5 kWh 1 kWh
Lokala 0,4 x 5 kWh 2 kWh

Ikus dezagun nola banatzen den energia ordu horretan zehar hornidura-puntu ezberdinen artean, kontuan hartuta ere sareko zenbat energia erabiltzen duen:

Lotutako hornidura-puntuak 11etatik 12ak bitartean sortutako energiaren banaketa. (Sortutako ordutegi-energia garbi banakatua)
11etatik 12ak bitartean erabilitako energia
Sortu eta erabilitako energia (autokonsumitutak o ordutegi-energia banakatua)
Erabilitako sareko energia (eta ondorioz, fakturatu beharrekoa)
Soberzko energia (soberak ordutegi-energia banakatua)
1. etxebizitza 1 kWh 1,5 kWh 1 kWh 1,5 - 1 kWh = 0,5 kWh 1 - 1 kWh = 
0 kWh
2. etxebizitza 1 kWh 0 kWh 0 kWh 0 kWh 1 - 0 kWh =
1 kWh
3. etxebizitza 1 kWh 0,75 kWh 0,75 kWh 0,75 kWh - 0,75 kWh =
0 kWh
1 - 0,75 kWh = 0,25 kWh
Lokala 2 kWh 5 kWh 2 kWh 5-2 kWh =
3 kWh
2 - 2 kWh = 
0 kWh

Konpentsazio sinplifikatua autoprodukzio kolektiboan

Autoprodukzio kolektiboko modalitate batzuek soberakinen konpentsazio sinplifikatua hautatu dezakete, honako hauek dira:

  • Autokontsumo kolektiboa barruko sarean soberakinik gabe (konpentsazioa sorkuntza-instalazioari lotutako titularren artean egiten da).
  • Autokontsumo kolektiboa barruko sarean soberakinekin.
  • Behe-tentsioko sarearen bidezko autokontsumo kolektiboa, non sorkuntza-puntu guztiak energia erabiltzeko puntu batera konektatuta dauden behe-tentsioko sarearen bidez.

Autoprodukzio kolektiboan, konpentsazio sinplifikatua honela egiten da:

Soberazko ordutegi-energia banakatua balio ekonomiko bihurtzen da konpainia merkaturatzaileak ezarritako kWh-ko prezioaren arabera. Eta balio ekonomiko hori elektrizitate-fakturan erabilitako energia-terminoaren balio ekonomikoari zuzenean kentzen zaio. Asko jota, emaitza 0 euro izango da, baina ezingo da inola ere izan negatiboa edo hurrengo hilabeteei eranstekoa. Kontuan hartu, edonola ere, kontratatutako potentziaren zati finkoa eta lotutako zergak ordaindu behar direla. 

Esteka interesgarriak

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri