Autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioa
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Autoprodukzio-soberakina
Etxean autoprodukzio-instalazioak dituzten lagunek erabiltzen ez duten eta sare elektrikora isurtzen den energiari autoprodukzio-soberakin esaten zaio.Araudiak xedatzen du etxeko autoprodukzio-instalazioak dituzten pertsonek, nahi izatekotan, azkenean sarera injektatzen diren ekoiztutako energia-soberakinengatiko konpentsazio sinplifikatua jasotzeko eskubidea dutela.
Soberakinen konpentsazio sinplifikatua zer den azaltzen duenartikulu honetan azaltzen dugun legez, araudiak ezartzen du soberakinen konpentsazioa hilero egin behar dela, soberakinen balio ekonomikoa oinarri hartuta. Eta soberakinak konpentsatu egiten dira harik eta soberazko energiaren balioaren eta kontsumitutako energiaren balioaren arteko balantzea zero izan arte.
Som Energiak autoprodukzio-soberakinak dituzten lagunei fakturan deskontua eginez konpentsatzen dizkie.
Soberakinen prezioa
Gure helburua da bazkide diren eta autokontsumoa duten pertsonen zein erakundeen eta Som Energiaren interesen aldeko proposamen bat eskaintzea. Horregatik, Kooperatibaren oinarrizko premisa da Kooperatibarentzako marjinarik ez gehitzea autoprodukzio-soberakinei; hau da, Kooperatibak ez du beretzat gordeko soberakinen balioaren zati bat. Ez dugu marjinarik gehituko ezta ere soberazko energia isurtzen duten pertsonentzat; ez dugu energia duena baino handiagoa den balio batekin konpentsatu nahi.
Ideia nagusia da Som Energiak soberakinak energia hori handizkako merkatuan erosiko balu ordaindu beharko lukeen prezio berean ordaintzen dituela.
Soberakinen konpentsazio-prezioa Kooperatibak energia handizkako merkatuan erostean ordaindu behar duen prezioa da. Lehen, aldiz, balio hori egun osoko prezioen batezbestekoa zen.
Baina energiak prezio desberdina du eguneko une bakoitzean. Aspalditik, handizkako merkatuan, eguzki-orduetako energiaren prezioa eguneko beste orduetakoa baino baxuagoa da. Hala da, batez ere, eguzki-orduetan energia gehiago sortzen delako, eguzki-instalazioen hazkundeari eta plaka fotovoltaikoen instalazioari esker. Eskaintza eta eskariaren legea da: eguzki-orduetako eskaria ez denez hainbeste hazi, prezioak baxuagoak dira.
Beraz, Som Energiari gero eta gutxiago kostatzen zaio energia eguzki-orduetan erostea. Prezioen eguneko batezbestekoa erreferentzia gisa hartzen jarraituko bagenu, desoreka izango genuke. Som Energiak, soberakinen konpentsazioagatik, energia hori handizkako merkatuan erosteko ordaintzen duena baino gehiago ordaindu beharko luke; hau da, dirua galduko luke. Eta egoera horrek Som Energiako erabiltzaile diren pertsona eta enpresa guztien tarifak garestituko lituzke.
Horregatik eguneratu dugu konpentsazio-prezioa kalkulatzeko modua. Egun osoko batezbestekoarekin kalkulatu ordez, soberakinak sortzen diren orduetako, hots, eguzki-orduetako prezioaren batezbestekoa hartzen dugu erreferentzia gisa.
Bestetik, energiaren komertzializazio-prezioaren osagai jakin batzuk ez dira aplikatzen soberakinen konpentsazio-prezioan. Esteka honetan azaltzen dugu zergatik diren desberdinak autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioa eta gure tarifen salmenta-prezioa. Eta beste artikulu honetan, zehatz-mehatz azaltzen dugu nola ezartzen ditugun prezioak Som Energian. Kontuan hartu eskaintzen ditugun tarifa orokorrak ezartzeko irizpideak bazkide guztion artean adosten ditugula Batzar nagusian.
Ordutegi-tarteen tarifa, prezio finkoekin
Prezio finkoak dituzten ordutegi-tarteen tarifetan, autoprodukzio-soberakinak prezio finkoan konpentsatzen dira ere tarte guztietarako. Prezio hori eguneratuta aurkituko duzu webgunekotarifen atalean.
Tarifa indexatua prezio aldakorrekin
Zure tarifa indexatua bada, Som Energiak konpentsazio-prezioa indexatua aplikatuko du ere; horrek esan nahi du prezioa egunetik egunera eta ordutik ordura aldatuko dela. Soberakinen konpentsazio-prezioaelektrizitatearen handizkako merkatuko orduko prezioa izango da: OMIEk ezarritako prezioa penintsulako kontratuetan eta eskariaren orduko prezioa Balearretan eta Kanarietan.
Soberakinen konpentsazioa Som Energian
Merkatu libreko merkaturatzaile bakoitzak erabakitzen du soberakinak nola eta zein preziotan konpentsatuko dituen.
Hala, autokontsumoaren gaineko araudia aldatu zenean, 2019an, Som Energian energia eta, espezifikoki, energia-terminoari dagozkion bidesarien eta karguen zatia konpentsatzea erabaki genuen.
Aldi berean, gogoan hartu behar dugu sistemako operadoreak (Red Eléctrica de España) merkaturatzaileari esleitzen dizkiola konpentsatu gabeko soberakinak soberakinen zenbateko osoa kontsumitutako energiaren zenbatekoa baino handiagoa den hilabeteetan. Horrek aukera ematen die merkatu libreko merkaturatzaileei araudiak ezartzen duenaz gain, energia hori ekonomikoki baloratzeko. Som Energiak hori Flux Solar zerbitzuaren bidez egiten du: konpentsatu ezin izan diren soberakinen truke etorkizuneko fakturetan deskontuak egiten ditu.