Autoprodukzioa: zer da ordutegi-balantze garbia?

Ordutegi-balantze garbia orduz orduko saldo garbia da, bai erabilitako energiarena bai sarean injektatutako energiarena. Banatzaileak mekanismo hori aplikatzera behartuta daude fakturak igortzeko irakurketak helarazten dizkigutenean.

Apirilaren 5eko autokontsumoari buruzko 244/2019 Errege Dekretu berria argitaratu zenetik, instalazio fotovoltaiko guztiak aukeratutako autoprodukzio-modalitatearen araberako kontratu bat dute. Horiek horrela, banatzaileek, alde batetik, erabilitako sareko energiaren irakurketak eta, bestetik, sarean injektatutako kWh-en irakurketak jakinarazten dizkigute.

Bi adibide erabiliko ditugu ordutegi-balantzea zer den eta nola aplikatzen den azaltzeko. Kontuan hartu, aurreko araudiarekin, ordutegi-balantzea indarrean zegoela jadanik.

Hasteko, etxeko instalazio monofasiko bat aztertuko dugu. Instalazio trifasikoak antzekoak dira, baina azalpena luzeagoa da fase guztiak aztertu behar direlako.

1. adibidea


Kontagailua
Ordua Benetako energia-erabilera
Ekoizpen fotovoltaikoa Erabilitako sareko kWh Injektatutako kWh
13:00 0,5 kWh 0,4 kWh 0,1 kWh 0 kWh
13:15 0,5 kWh 0,4 kWh 0,1 kWh 0 kWh
13:30 0 kWh 0,4 kWh 0 kWh 0,4 kWh
13:45 0 kWh 0,4 kWh 0 kWh 0,4 kWh
  Orduko guztira: 1 kWh 1,6 kWh 0,2 kWh 0,8 kWh

Kasu honetan, ordu osoa kontuan hartuta, sareko 0,2 kWh erabili ditugu eta sarean 0,8 kWh injektatu dira. Ordutegi-balantzea aplikatuta, sarean 0,6 kWh (0,8-0,2) bakarrik injektatu direla kalkulatuko dugu.

2. adibidea


Kontagailua
Ordua Benetako energia-erabilera Ekoizpen fotovoltaikoa Erabilitako sareko kWh Injektatutako kWh
09:00 0,4 kWh 0,1 kWh 0,3 kWh 0 kWh
09:15 0,4 kWh 0,1 kWh 0,3 kWh 0 kWh
09:30 0 kWh 0,1 kWh 0 kWh 0,1 kWh
09:45 0 kWh 0,1 kWh 0 kWh 0,1 kWh
Orduko guztira: 0,8 kWh 0,4 kWh 0,6 kWh 0,2 kWh

Kasu honetan, ordu osoa kontuan hartuta, sareko 0,6 kWh erabili ditugu eta sarean 0,2 kWh injektatu dira. Ordutegi-balantzea aplikatuta, sareko 0,4 kWh (0,6-0,2) bakarrik erabili ditugula kalkulatuko dugu.

*** 

Nola adibide batean hala bestean, banatzaileak helarazten dizkigun erabilitako sareko kWh-en irakurketak eta sarean injektatutako kWh-en irakurketak doitu egin behar dira, delako fakturazio-aldiaren arabera, orduz orduko balantze guztien batura kontuan hartzeko.

Kontuz! Ordutegi-balantze garbia eta soberakinen konpentsazio sinplifikatua ez dira gauza bera.

Lotutako estekak

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar