Zer da Generation kWh eta zein da proiektuaren helburua?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Generation kWh ekarpenak egiteko eredu berritzailea da, non energia-itzulerak finantza-itzulera ordezten duen. Proiektu honen bidez, Kooperatibak finantzaketa lortzen du iturri berriztagarrietatik datorren energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraikitzeko eta martxan jartzeko.
Interesa duten bazkideek energia berriztagarria Som Energiaren instalazioen sorkuntza-kostaprezioan eskuratzen dute. Autoprodukzio kolektiboaren antzekoa da; aukera oso egokia plaka fotovoltaikoak instalatzea oso zaila edo bideragarria ez denean, edo etxebizitza propiorik ez duten bazkideentzat. Generation kWh proiektuak lehendik dagoen autoprodukzio-instalazio batek sortzen duen energia osatzeko balio dezake ere.
Proiektu honek ingurumenaren defentsaren aldeko balio eta printzipioak ditu: klima-aldaketaren aurka borroka egitea eta trantsizio energetikoa sustatzea.
Nola funtzionatzen du? Eta zer egin behar dut parte hartzeko?
- Lehenik, urtean zehar zenbat energia erabili ohi duzun (datu hori fakturetan aurkituko duzu, hileko erabilera azaltzen duten barren grafikoaren azpian) aztertu behar duzu.
- Ondoren, erabaki behar duzu zenbateko ekarpena egin nahi duzun (gutxienez, 100 €). Artikulu honek zenbatekoa kalkulatzen lagunduko dizu:Generation kWh: zenbatekoa da gutxieneko edo gehieneko ekarpena? Kontuan hartu behar duzu Generation kWh prezioan jasoko duzun energia-kantitatea egiten duzun ekarpenaren araberakoa izango dela.
- Bazkide guztien ekarpenekin, Kooperatibak iturri berriztagarrietatik datorren energia elektrikoa sortzeko proiektuak bultzatzen ditu. Ekarpenak Som Energiari egindako mailegu bat dira.
- Ekarpena egin eta urtebetera, eta ekarpenaren zenbatekoaren arabera, elektrizitatearen portzentaje bat kostaprezioan jasoko duzu 24 urtez (ikuswebguneko tarifen atala, Generation kWh tarifa). Prezioa proiektu honekin finantzatzen diren Kooperatibaren instalazioen sorkuntza-kostuekin bat dator. Artikulu honetan xeheki azaltzen da hori:Nola kalkulatzen da GenerationkWh tarifaren prezioa?
- Horiek horrela, Kooperatibak bidaltzen dizkizun fakturetan, Erabilitako elektrizitatearen araberako fakturazioa atalean, denboraldi bakoitzeko, Generation kWh prezioan (GkWh) eskuratzen duzun energiaren portzentajea adierazten duen lerro espezifiko bat ikusiko duzu. Adibidez:
- Generation kWh proiektuko kide gisa, dagokizun energia-kantitatea titular zaren kontratuari egozten zaio, eta energia-soberakinik badago (hots, dagokizun energia guztia erabiltzen ez baduzu), Kooperatibako beste kontratu batzuei, nahiz eta haien titularra ez izan, pasa diezaiekezu soberakina. [1]. Soberakinaren banaketa eskatzeko eta lehentasuna definitzeko, idatzi mezu bat info@somenergia.coop helbidera. Informazio gehiago aurkituko duzu artikulu honetan: Generation kWh: zer gertatuko da aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzen badut? Egindako ekarpena berreskuratu dezaket?
- Som Energiak bermatzen du maileguaren kapital osoa hogeita bost urteren buruan itzuliko dizula. Maileguaren lehen kuota kontratua onartu ondoren bi urte igarotzean itzuliko dizugu, hori baita sorkuntza-proiektuak martxan jartzeko behar dugun denbora. Informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan:Generation kWh: 25 urte igarotzean dirua itzuliko da beti?
- Maileguak ez ditu bazkidearen aldeko interesak sortuko . Zerga Agentziak fakturetan aurreztutakoa, halakorik balego, gauzen bidezko etekintzat joko du eta, ondorioz, %19ko atxikipena aplikatuko zaio PFEZren kontura. Atxikipen hori zerga-informazioan jasoko da, banku-kontuek sortzen dituzten interesen gainean finantza-erakundeek ematen duten informazioaren antzera.
- Kapitala 23 kuotatan itzuliko dizugu, bat urtero, parte hartzen duzun bigarren urtearen amaieratik zenbatzen hasita. Kuotari aurreko urtean aurreztutakoaren, halakorik balego, gaineko % 19ko atxikipenari dagokion zenbatekoa kenduko zaio.
[1] Pertsona batek (A) sobera dituen Generation kWh prezioko kWh-ak beste pertsona bati (B) pasatzea erabakitzen badu, Generation kWh proiektuan parte hartzen duen A pertsonak bere gain hartuko du B pertsonari pasatako kWh-ek eragin duten aurrezkiari, halakorik balego, ezarri beharreko atxikipena. Esa daiteke A pertsonak B pertsonari energia-kantitate bat Generation kWh prezioan "oparitzen" diola. A pertsonak atxikipena (zenbateko txikiak dira) ordaintzen du eta B pertsonak energia hori Generation kWh prezioan ordaintzen du.