Generation kWh: Zer da akzio energetiko bat?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
100 euroko akzio energetiko bakoitzari instalazioetan ekoizten den energiaren araberako energia elektriko kantitate zehatz bat (kWh) dagokio.
Akzio energetikoaren eta zuk urtero jasoko duzun elektrizitatearen arteko harremana autoprodukzio kolektiboko sistemako (Generation kWh) instalazio berriztagarriek ekoizten duten energiaren araberakoa izango da.
Hortaz, une bakoitzeko errealitatera egokitutako datua izango da. Hilabete batean proiektuek energia gehiago sortzen badute, ratioa hobetuko da. Beste hilabete batean energia gutxiago ekoizten bada, ratioa murriztuko da. Une honetan proiektu guztiak fotovoltaikoak direnez gero, neguko esleipena udakoa baino txikiagoa da.
Horrez gain, benetako ekoizpena eguneko orduaren araberakoa (adibidez, eguerdian lortzen da ekoizpen fotovoltaiko handiena) denez, ordutegi-tarteen araberako esleipena aldatuko da ere, tarifaren arabera.
Esaterako, 2022. urte osorako, 2.0TD ordutegi-tarteen tarifak 166,3 kWh/AE ratioa izan zuen, eta tarte bakoitzari esleitutako energia hau izan zen: P1 tarterako 51,8 kWh/AE, P2 tarterako 55,4 kWh/AE eta P3 tarterako 53 kWh/AE
Kontsultatu nahi izatekotan, tarifa kalkulatzeko metodo zehatza Generation kWh proiektuan parte hartzeko kontratuaren Baldintza orokorren Anexo I eta Anexo II dokumentuetan aurkituko duzu.
Laguntza Guneko beste artikulu hau irakurri dezakezu ere Generation kWh tarifaren prezioa nola kalkulatzen den jakiteko.