Generation kWh: zenbatekoa da gutxieneko edo gehieneko ekarpena?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

ADI!

Generation kWh proiektuak aurreikusitako energia berriztagarriko hiru ekoizpen-instalazioak aurrera ateratzeko beharrezko finantzaketa lortu du. Ezarritako helburua lortu denez gero, dagoeneko ezin da ekarpenik egin. Beharrezko finantzaketa lortu izanak (eta, ondorioz, jada ekarpenik egin ezin izanak) ez die inola ere eragingo orain arte egindako partaidetzei. Albistea esteka honetan irakur dezakezu.

Generation kWh proiektuan parte hartzeko, gutxienez 100 euroko ekarpena egin behar da. Ez dago gehieneko zenbatekorik, baina urteko erabiltzen duzun elektrizitateari dagokion zenbatekoa ez gainditzea gomendatzen dizugu.

Gogoan hartu:

  • Hurrengo urteetan elektrizitate-erabilera murriztuko duzuela uste baduzu (eraginkortasun-neurriak, etxean autoprodukzioa sartzea, eta abar), beharbada komenigarria da muga bat ezartzea eta, adibidez, orain erabiltzen ari zaren elektrizitatearen %70ari dagokion ekarpena egitea.
  • Urteko erabileraren %100a gainditu dezakezu. Kasu horretan, urtean zehar behar izan ez duzun eta Generation kWh prezioan dagokizun energiarekin, bi gauza egin ditzakezu: 
    • Aukeratzen duzun beste elektrizitate-kontratu bati erabili ez duzun eta Generation kWh tarifan dagokizun energia erabiltzeko eskubidea eman.
    • Ezer ez egin eta aintzat hartu, zure ekarpenari esker, instalazio fotovoltaiko gehiago eraiki ahal izan ditugula. Horrek ez du esan nahi dirua galtzen ari zarenik, baizik eta ez duzula prezio berezia (Generation kWh tarifa) aprobetxatzen, ez duzulako soberako energia hori erosi eta erabiltzeko beharrik.

Nolanahi ere, 25 urteren buruan, mailegatutako dirua itzuliko zaizu. Bestetik, ekarpena handitu edo maileguaren zati bat itzultzea eskatu ahal izango duzu beti, kontratuan xedatzen den legez.

Epe luzerako mailegua:
Epe luzerako mailegu bat da, eta ez du errentagarritasunik ematen. Hortaz, beharko ez duzun dirua bakarrik mailegatzea gomendatzen dizugu. 

Generation kWh proiektuan parte hartzean, eredu energetikoa eraldatzen eta iturri berriztagarrietatik datorren energiaren produkzioa handitzen laguntzen duzu.

Joan Generationkwh.org webgunera.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri