Nola kalkulatzen da GenerationkWh tarifaren prezioa?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

“Generación kWh”-n parte hartzen duten pertsonek eskuragarri duten tarifa da GenerationkWh tarifa. Proiektuen instalazioetan elektrizitatea sortzearen kostuaren arabera kalkulatzen da.

GenerationkWh tarifa

Beraz, GenerationkWh-n ekarpen bat egin duten pertsonei esleituriko kHw-ak energia sortzearen, instalazioak mantentzearen eta sarera iraultzearen kostuaren baliokideak izanen dira.

Gaur egun, energia sortzearen balioa 0,051 €/kWh-koa da. Kideturiko instalazioen operazio-kostuen arabera kalkulatzen da, eta hauxe da barnean dagoena:

  •         Mantentze kostuak
  •         Sortze zerga
  •         Kudeaketa kostuak
  •         Amortizazio lineala 25 urtetan zehar edo proiektuaren bizitza baliagarrian zehar.

Som Energiaren Batzar Orokorrak zenbateko hau doitu ahalko du, kontratuaren baldintza orokorretan ageri diren irizpide objektiboen arabera

Kostu honi energia sarean injektatzearekin zerikusia duten kontzeptuak gehitu behar zaizkio (sarbide kostua, sistemaren eta merkatuaren operadoreari egindako ordainketak....). Gure prezioak webguneko tarifen atalean daude ikusgai.

Kalkulatzeko metodo zehatza Kontratuaren I anexoan ageri da. 

Fakturan, kostu prezio hori energia-zatiari aplikatzen zaio. Fakturaren gainerako kontzeptuak (zergak, kontagailuen alokairua...) berdinak izaten jarraitzen dute.

Horregatik, Generation KWh-ren tarifaren prezioa ez da finkoa kontratuaren bizitza osoan zehar, urteroko aldaketa txikiak jasaten ditu momentu bakoitzeko errealitatera doitu ahal izateko. Dena den, elektrizitate-merkatuaren eguneroko aldakuntzekiko prezio independentea da. Izan ere, independentzia hori Generation kWh proiektuaren oinarrietako bat da.

Generation kWh-ri buruzko informazio gehiago

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri