Generation kWh: zer gertatuko da aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzen badut? Egindako ekarpena berreskuratu dezaket?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
kWh Generazioko bazkide diren pertsona edo erakundeetako bat bazara, litekeena da aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzea. Hilabete batean ez baduzu erabiltzen dagokizun Generation kWh elektrizitate guztia, hurrengo hilabeteetarako metatuko da. Eskubide energetikoak sortzen diren unetik zenbatzen hasita 12 hilabeteko epean aprobetxatu daitezke.
Azkenean, aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzen baduzu, elektrizitatea kostaprezioan ( Generation kWh tarifan) lortzeko aukera galduko duzu. Baina horrek ez du inola ere eragotziko zuk egindako ekarpena berreskuratzea.
Lan egiten ari gara, Bulego Birtualean urteko balantze energetikoa kontsultatzeko aukera emateko. Dena dela, gogoan izan, Generation kWh proiektuko bazkide den pertsona edo erakunde gisa, aukera hauek dituzula:
- Sobera duzun Generation kWh energia beste kontratu batzuei lagatzea.
- Amortizatzeke dagoen mailegu osoa berreskuratzea.
Sobera duzun Generation kWh energia beste kontratu batzuei lagatzea
Hau da, zure energia-soberakinak titular zaren kontratu bati edo aukeratzen dituzun beste kontratu batzuei egokitu diezazkiekezu Generation kWh prezioan (baldin eta delako kontratuaren titularrak onartzen badu). Era berean, energia banatzeko ordena aukeratu dezakezu. Generation kWh energia beste kontratu batzuei lagatzeko edo lehentasun-ordena aldatzeko, bidali mezu bat info@somenergia.coop helbidera.
Amortizatzeke dagoen mailegu osoa berreskuratzea
Horrek kontratua indargabetu egingo du eta Som Energiak amortizatzeke dagoen zenbatekoa itzuliko dizu.
Generation kWh-ren Baldintza orokorrek Som Energiak urtean itzul dezakeen maximoa ezartzen dute: Kooperatibak amortizatzeke duen zenbateko osoaren % 5. Urte jakin batean, % 5era iristen bada (pertsona askok aldi berean eskatu dutelako ekarpen osoa berreskuratzea), mailegua berreskuratzeko eskaera % 5era iritsi ondoren egiten duen bazkideak hurrengo urtera arte itxaron beharko du beharbada.
Generation kWh bera babesteko neurri bat da; baina, gaurdaino, oraindik ez da horrelakorik gertatu. Generation kWh kontratua aldez aurretik indargabetzen baduzu, agian kudeaketa-gastuak ordaindu beharko dituzu (itzulketa egiteko unean amortizatzeke dagoen maileguaren zenbatekoaren % 4, gehienez ere). Amortizatzeke dagoen zenbatekoa berreskuratzeko, bete formulario hau.
Webgunea: Generationkwh.org