Nola sar naiteke berriro Bulego Birtualera?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Noizbait Bulego Birtualean sartu bazara, baina sarbide-gakoa (password) ahaztu baduzu, hemen azalduko dizugu nola berreskura dezakezun:
- Sarbide-gakoa Parte hartu tresna birtualerako sarbide-gako bera da. Beste hori gogoan baduzu, probatu Bulego Birtualean Parte hartu guneko datuekin sartzen.
- Ez baduzu gogoan, joan Bulego Birtualeko hasiera-pantailara eta, datuak eskatzen dizkizunean, egin klik aukera honetan: "Gakoa ahaztu duzu?"
Jarraian, idatzi zure IFZ, IFK edo AIZ, markatu "Pribatutasun-politika onartzen dut" laukia eta egin klik "Berreskuratu edo aktibatu" aukeran.
Minutu batzuen buruan, mezu elektroniko bat jasoko duzu datu-basean gordeta dugun harremanetarako helbidean.
Mezua jasotzen duzunean, egin klik pasahitza berrezartzeko estekan. Irekitzen den leihoan, idatzi hemendik aurrera izan nahi duzun pasahitz berria eta sakatu "Aldatu pasahitza". Pasahitz berri horrekin Parte hartu gunean sartu ahalko zara ere.
Gogoan izan, edozein unetan, pasahitza Bulego Birtualetik aldatu ahal izango duzula,"Aldatu pasahitza" aukeran (goiko menuan, eskuinean).