Zer egin argia Som Energiarekin kontratatuta duen etxebizitza bat uztean
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Argia Som Energiarekin kontratatuta duen etxebizitza edo lokal bat uztea aurreikusten baduzu, eta kontratuaren titularra bazara, honako aukera hauek dituzu:
- 1. aukera: Kontratuaren titularra aldatzeko eskaera egitea. Kontratua etxebizitzaren jabe edo maizter berriaren izenean jartzeko. Horrek kontratua zure bazkide-zenbakitik bereizteko aukera ematen du, eta tramitea titular berriak egin behar du. Jabe edo maizter berria bazkide ez bada, denbora izango du pentsatzeko bazkidetu eta Som Energiarekin gelditu nahi duen, edo hornidura elektrikoa beste merkaturatzaile batekin kontratatu nahi duen. Hemen titularra aldatzeko aukerari buruzko informazio gehiago eta titularra aldatzeko formularioa aurkituko dituzu. Gomendatzen dizugu jabe edo maizter berriak tramitea egiten duela egiaztatzea, nahi gabe kontratuaren titularra izaten ez jarraitzeko.
- 2. aukera: Merkaturatzailea aldatzeko eskaera egitea. Hemendik aurrera kontratuaren erantzukizuna hartuko duen pertsonak ez badu argia Som Energiarekin kontratatu nahi, nahi duen merkaturatzailera aldatzeko eskaera egin dezake.Eskaera titular berriak kontratua egiteko aukeratu duen merkaturatzaile berriari egin behar dio zuzenean. Hala bada, Som Energiak mezu bat bidaliko dizu jakinarazteko argi-puntu horretako hornidura beste merkaturatzaile baten esku dagoela.
- 3. aukera: Hornidura elektrikoaren baja eskatzea. Horrela, etxebizitza edo lokala argirik gabe geldituko da. Hori egitea erabaki baduzu, bete hornidura elektrikoaren baja eskatzeko formularioa eta erantzun bidaliko dizugun konfirmazio-mezuari. Jakinarazten dizugu, konfirmazio-mezua jasotzen dugunetik zure zonako banatzaileak baja eman arte ordu batzuk edo, gehienez ere, 6 lanegun igaro daitezkeela (banatzaileari kudeaketa egiteko ezarri zaion gehieneko epea). Beraz, ezin dugu zehaztu zein egunetan etengo den hornidura elektrikoa.
Zure etxebizitza edo lokal berriko argia kontratatzeko, Kooperatibaren webguneko orri nagusiko kontrata ezazu argia formularioa berriz ere bete besterik ez duzu egin behar.