Zer egin daiteke Bulego Birtualean?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Gaur egun, Bulego Birtualean honakoak egin ditzakezu:
- Jabe zaren kontratuak kontsultatu.
- Zure bazkide zenbakiarekin lotuta dauden kontratuen zerrenda ikusi.
- Kontrataturiko potentzia edo tarifa aldaketa tramitatu.
- Tentsioa aldatzea (monofasikoa - trifasikoa).
- Zure autokontsumo-kontratuaren aktibazioa kudeatzea eta dokumentazioa eranstea.
- Kontratuaren jabetza-aldaketa tramitatu.
- Kontratu bakoitzeko elektrizitate-fakturak ordaintzen dituzun banku-kontu zenbakia aldatu.
- Erabilitako kWh bakoitzeko zentabo bateko borondatezko dohaintza aktibatu edo desaktibatu.
- Jabetza daukazun fakturak ikusi eta deskargatu.
- Zure bazkide zenbakia ikusi (“Nire profila” atalean).
- Kooperatibarekin harremanetan jarri ahal izateko posta-elektronikoa aldatu.
- Gainerako datu pertsonalak aldatu: helbidea, kontaktu zenbakiak eta profileko argazkia.
- Gure datu-basean dauden kontadorearen azkeneko irakurketak kontsultatu.
- Kontratuak ez badauka telekudeaketa aktibaturik: kontadorearen irakurketa Som Energiari zuzenki erraztu.
- Kooperatibarekin hornidura puntu berria kontratatu.
- Hornidura elektrikoko puntu baten baja tramitatu, titularra zarenean.
- Kontratu bakoitzaren elektrizitatearen erabileraren ordu-kurbak kontsultatu eta deskargatu, eta ikusi eguneko, asteko, hileko eta sasoiko energiaren erabilera.
-
Ikusi kapital sozialari egindako borondatezko ekarpenei eta Generation kWh-ri egindako ekarpenei buruzko datuak.
A "Erlazionatutako artikuluak" (lerro hauen azpitik) Laguntza Zentroko beste artikulu batzuk daude, bulego birtualean ekintza horiek nola egin azaltzen dutenak.