Une honetan ez dago argirik. Nola eskatu hornidura-puntu berri bat?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Une honetan ez baduzu argirik edo ez baduzu indarreko elektrizitate-kontraturik zure etxebizitzan edo lokalean, hornidura-alta berri bat eskatu beharko duzu. Tramitea desberdina izango da zure zonako banatzaileak ematen duen CUPS (hornidura-puntuaren kode unibertsala) zenbakia ezagutu ala ez.

Nola eskatu horniduraren alta?

Dagoeneko CUPS kodea baduzu

" Kontrata ezazu argia" formularioa bete eta alta berri bat tramitatzeko aukera ("Une honetan ez dut argirik") hautatu besterik ez duzu egin behar. Kasu honetan, oso litekeena da banatzaileak instalazioaren ziurtagiri edo buletin elektrikoa eskatzea. Ziurtagiri edo buletina baduzu, gehitu ezazu eranskin gisa formularioa betetzean.

Ez baduzu CUPS kodea

Lehenik, CUPS kodea eskuratu beharko duzu. Jar zaitez harremanetan zure zonako banatzailearekin, haiek azalduko dizkizute kodea eskuratzeko egin beharreko urratsak. Ondoren, formularioa bete ahalko duzu.

  • Argia lehenengo aldiz jartzen bada

Kasu honetan, lehenik, hargune-espedientea esaten zaiona tramitatu behar da banatzailearekin zuzenean CUPS kodea eskuratzeko. Artikulu honen amaieran, espediente hori tramitatzeko informazio gehiago aurkituko duzu.

  • Argia lehenengo aldiz jartzen bada eta obra-kontratu bat tramitatu behar baduzu

Kasu honetan, kontsultatu beste artikulu hau: Nola tramitatu obra-kontratu bat eta nola pasa gero behin betiko kontratura?

Altaren tramitazio-kostuak

Jarraian banatzaileak hornidura-puntu baten alta egiteko kobratzen dituen kontzeptuak xehatuko ditugu (merkaturatzailearen fakturan kobratzen dira).

  • Inoiz argirik izan ez duen edo hornidura elektrikoa hiru urtez baino gehiagoz bajan izan duen hornidura-puntu berri baten alta egiteko, honako kontzeptu hauek ordainduko dira:
    • Sarbide-eskubideak: 19,70 € / kW (23,84 € / kW BEZa barne)
    • Luzapen-eskubideak: 17,37 € / kW (21,02 € / kW BEZa barne)
    • Konexio-eskubideak: 9,04 € (10,94 € BEZa barne)
    • Berme-gordailua: finkoa, kasuaren araberakoa
  • Hornidura-puntuak hiru urte baino gutxiago badarama argirik gabe, honako kontzeptu hauek ordainduko dira:
    • Sarbide-eskubideak: 19,70 € / kW (23,84 € / kW BEZa barne)
    • Konexio-eskubideak: 9,04 € (10,94 € BEZa barne)
    • Berme-gordailua: finkoa, kasuaren araberakoa

Behar den dokumentazioa

Hornidura-puntu berri baten alta egiteko prozesuan zehar, beharbada instalazioaren ziurtagiri edo buletin elektrikoa, hots, segurtasunaren arloan instalazioak indarreko araudia betetzen duela ziurtatzen duen dokumentazioa, aurkeztu beharko da.

Elektrizitate-enpresa baimendu batek igorri behar ditu dokumentu horiek eta dagokion autonomia-erkidegoko Energia edo Industria Sailaren zigilua behar dute. Bestela, dokumentuekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da.

Dokumentazioa prest baduzu, kontratazio-formularioa betetzean helaraz diezagukezu, eranskin gisa.

Nola tramitatu hargune-espedientea?

Hauek dira enpresa banatzaile handiek inoiz argirik izan ez duen puntu baterako hargune-espedientea tramitatzeko bezeroen eskura jartzen dituzten webguneak eta telefono-zenbakiak.

Behean banatzaile handien kokapen-mapa aurkituko duzu, baina hainbat zonatan banatzaile txikiak eta tokian tokikoak daude.

Banatzaile txikiak eta tokian tokikoak dituzten zonetarako:

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar