Argia Som Energiarekin kontratatzea

Bazkide izatea

Beste konpainia elektriko batetik Som Energiara etorri nahi baduzu, lehenik, bazkidetu beharko duzu eta, gero, argia kontratatu. Bazkidetzeko webguneko formularioa bete besterik ez duzu egin behar: Egin zaitez bazkide

Bazkide izateko, kapital sozialera 100 euroko ekarpena egin beharko duzu; eta, edonoiz bazkide izateari utzi nahi badiozu, ekarpena itzuli egingo dizugu. Ordainketa bazkidetzeko formulario beraren bitartez egiten da.

Bazkide zarenean, nahi adina elektrizitate-kontratu izenpetu ahal izango dituzu zure izenean (titular gisa) eta, gehienez ere, 5 kontratu beste pertsona batzuen izenean. Hala, zure senideek edo lagunek, zure bitartez, argia Som Energiarekin kontratatzea nahi baduzu, kontsultatu esteka hau: Gonbidatu bazkide ez diren pertsonak argia Som Energiarekin kontratatzera.

Kooperatibako bazkide izateak dituen ondorioen gaineko informazio gehiago ikusteko, kontsultatu esteka hau: Som Energiako bazkide izatea.

 

Argia kontratatzea

Elektrizitate-kontratu bat zure izenean gehitzeko, bete Kontrata ezazu argia formularioa. Horretarako, hornidura-puntuko azken faktura eta zure banku-datuak beharko dituzu.

Som Energiako bazkideren bat ezagutzen baduzu, haien bazkide-zenbakiaren bidez ere kontratatu dezakezu argia, bazkide bakoitzak 5 kontratu izan baititzake beste pertsona batzuen izenean.

Gure elektrizitatearen prezioak webguneko tarifen atalean daude ikusgai. Espainia osoan ematen dugu zerbitzua, Ceutan eta Melillan izan ezik.

Une honetan, Som Energiara ekarri nahi duzun hornidura-puntuan argirik ez badago, kontsultatu beste esteka hau: Nola eskatu hornidura-puntu berri bat.

Formularioa bete aurretik, gomendatzen dizugu egiaztatzea ez duzula iraupen-konpromisorik uneko konpainia merkaturatzailearekin. Fakturan deskontu bat ikusten baduzu, ziur aski iraupen-konpromisoa izango duzu.

Oro har, elektrizitate-kontratu guztiak automatikoki berritzen dira urtero; baina berritzeak ez du esan nahi iraupen-konpromisorik duzunik. Horiek horrela, fakturan "automatikoki berrituko da urtero" esaldia ikusten baduzu, ez pentsatu iraupen-konpromisorik duzunik. Zalantzarik baduzu, hitz egin uneko konpainia merkaturatzailearekin.

 

Konpainia-aldaketa egiteko behar den denbora

Som Energiarekin kontratua aktibatuta izan arte, prozesuak astebete edo bi aste iraun dezake.

Zuk formularioa bete ondoren, tramitazioa hasiko dugu, elektrizitatea banatzen duen konpainiari jakinarazpen bat bidaliz. Konpainia banatzaileak eskaera-datuak zuzenak direla baieztatu eta oniritzia ematen duenean, konpainia-aldaketa onartu dela esan daiteke (mezu elektroniko bat bidaliko dizugu).

Konpainia banatzaileak aldaketa burutu dela eta Som Energiarekin kontratua aktibatu dela egiaztatzen duenean, beste mezu elektroniko bat bidaliko dizugu. Hor amaituko da konpainiaz aldatzeko prozesua.

 

Ez zara argirik gabe geldituko aldaketa burutzen den bitartean

Konpainia-aldaketak ez zaitu inola ere hornidura elektrikorik gabe utziko; eta ez duzu ezein aldaketarik egin beharko zure instalazio elektrikoan.

Izan ere, prozesu honekin ez da aldatuko elektrizitatea banatzen duen enpresa, sarearen jabea dena eta elektrizitatea hornidura-puntura iristea bermatzen duena. Som Energiara etortzean konpainia merkaturatzailea aldatuko da, hots, etxean erabiltzen duzun elektrizitatearen salerosketa kudeatzen duena. Beraz, hornidura guztiz bermatuta dago.

 

Som Energiara etortzeko prozesuan potentzia edo tarifa aldatzea

Une honetan, ez da posible Som Energiara etortzea eta potentzia edota tarifa aldi berean aldatzea. Halakoetan, bi aukera dituzu:

  • Uneko konpainiarekin aldaketa egitea eta, ondoren, Som Energiara etortzea, edo
  • Konpainia merkaturatzailez aldatzeko eskaera egitea, eta Som Energiarekin kontratua aktibatuta duzunean (astebete edo bi aste geroago), egin nahi duzun aldaketa eskatzea. Som Energiarekin aktibo duzun kontratu baten tarifa edo potentzia aldatzeko, kontsultatu esteka hau: Kontratua aldatzea.

Kontratua Som Energiara etorri aurretik aldatzen baduzu, gogoan izan, batzuetan, konpainiek kontratuaren baldintzak aldatzen dituztela iraupen-konpromisoak gehituta.

 

Ez dago iraupen-konpromisorik

Som Energia ez dugu inolako iraupen-konpromisorik eskatzen. Nahi duzunean, konpainia merkaturatzailez aldatu ahal izango duzu zigorrik jaso gabe.

Era berean, Som Energian ez dugu ez eskaintza berezirik, ez klausula osagarririk, ez letra txikirik.

Som Energia elektrizitate %100 berriztagarria eskaintzen duen irabazi asmorik gabeko kontsumo-kooperatiba bat da, eta gure oinarrietako bat da argia kooperatibarekin kontratatuta duten pertsona guztiei prezio ahalik eta onena eskaintzea.

Gardentasuna, tratu ona, prezio ona eta eredu energetikoa aldatzeko lana defendatzen ditu Som Energiak; horregatik, pertsona askok egin dute bat gure proiektuarekin eta hemen jarraitzen dute iraupen-konpromisorik eskatzen ez badugu ere.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar