Matxura baten kasuan nori deitu behar diot?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Artikulu honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu:

Lehenengo balorazioa matxuraren bat gertatuz gero

Argirik gabe gelditzen bazara, lehenik, baloratu nori eragiten dion matxurak, hots, zure hornidura-puntuari bakarrik edo baita hurbileko beste hornidura-puntu batzuei (bizilagunak, kaleko edo inguruko beste puntu batzuk...) ere eragiten ote dien.

Zure hornidura-puntuari eragin badio

Zerbitzua zure hornidura-puntuan bakarrik eten bada, horrek esan nahi du intzidentzia zure barne-instalazioan bakarrik dagoela. Egiaztatu koadro elektrikoko edo potentzia kontrolatzeko etengailuko (PKE) babesak ondo daudela. Koadro elektrikoko etengailu guztiak goian badaude, egiaztatu ere kontagailu digitalaren barruan dagoen PKEak ez duela salto egin. Hala bada, mezu bat agertuko da pantailan eta, beharbada, kontagailua berrabiarazi beharko duzu (horretarako, sakatu botoia). Diferentzialak eta argi-koadroko PKEa goian badaude eta kontagailua ondo badabil, baina, halere, argirik ez badago, elektrikari baimendu batengana jotzea gomendatzen dizugu.

Hala bada, kontsultatu artikulu hau: Kontagailuak irakurtzeko arazoak

Sareari eragin badio

Matxurak inguruko beste eraikin batzuei eragin badie, seguruenik, sare elektrikoaren matxura izango da.  Kasu horretan, elektrizitatea banatzen duen enpresak konpondu behar du arazoa.  Banatzailea sarearen jabea eta horniduraren kalitatearen arduraduna da. Halaber, banatzaileak hornidura elektrikoarekin zerikusia duten intzidentziei (argi-etenak, tentsio-igoerak edo -jaitsierak, eta abar) erantzuteko behar diren baliabide teknikoak eta giza-baliabideak ditu. Izan ere, elektrizitate-fakturetako kostu arautuen zati bat enpresa banatzaileei ordaintzen zaie, horniduraren kalitatea bermatzeko.

Banatzaileen telefonoak matxuraren bat gertatuz gero

Som Energiaren elektrizitate-fakturetan, MATXURAK ETA LARRIALDIAK atalean (fakturako bigarren orria), zure eskualdeko banatzailearen telefonoa agertzen da, matxuraren bat gertatuz gero deitu ahal izateko. Adibidez:

  

Honako hauek dira banatzaile nagusien telefonoak matxuraren bat gertatuz gero:

Banatzaile handiak Matxuretarako telefonoa
E-DISTRIBUCIÓN REDES DIGITALES, S L (Endesa taldea)
Katalunia 800 76 07 06
Andaluzia, Extremadura, Murtzia, Gaztela-Mantxa 900 85 08 40
Aragoi, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Errioxa, Valentziako Erkidegoa 900 84 89 00
Balearrak 900 84 99 00
Kanariak 900 85 58 85
I-DE REDES ELÉCTRICAS INTELIGENTES, SA (Iberdrola taldea) 900 171 171
UFD DISTRIBUCIÓN ELECTRICIDAD, SA (Gas Natural Fenosa taldea) 900 333 999
E-REDES DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, SA 900 907 001
VIESGO DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA,SL 900 101 051

Honako hauek dira beste banatzaile ertain batzuen telefonoak:

Beste banatzaile ertain batzuk, ordena alfabetikoaren arabera Matxuretarako telefonoa
AGRI-ENERGÍA ELÉCTRICA 900 727 272
ANSELMO LEÓN DISTRIBUCIÒN, SL 900 922 559
BASSOLS ENERGÍA, SA 972 260 150
CARDENER DISTRIBUCIÓ ELÈCTRICA, SLU 900 102 261
DISTRIBUCIÓN BEGASA 900 101 051
DISTRIBUIDORA DE ENERGÍA ELÉCTRICA DE DON BENITO, SLU 924 801 492
DISTRIBUIDORA DE ENERGÍA ELÉCTRICA DEL BAGES, SA 800 760 706
DISTRIBUIDORA ELÉCTRICA PUERTO DE LA CRUZ, SA 900 855 855
EL PROGRESO DEL PIRINEO, SL 900 834 457
ELECTRA AVELLANA, SL 900 373 204
ELECTRA CALDENSE, SA 900 181 776
ELECTRA CONILENSE, SL 900 373 531
ELECTRA DISTRIBUCIÓ CENTELLES, SL 900 101 178
ELECTRA SALTEA, SL 900 373 180
ELECTRA VALDIZARBE, SLU 900 373 974
ELÉCTRICA CONQUENSE, SA 900 233 423
ELÉCTRICA CUROS, SL 900 649 164
ELÉCTRICA DE GUIXÉS, SL 900 101 605
ELÉCTRICA DE JAFRE, SA 800 760 706
ELÉCTRICA DE TENTUDIA, SA 900 373 891
ELÉCTRICA DEL EBRO, SA 800 760 706
ELÉCTRICA DEL MONTSEC, SL 900 373 975
ELÉCTRICA DEL OESTE DISTRIBUCIÓN 902 202 125
ELÉCTRICA NUESTRA SEÑORA DE LOS SANTOS, SL 900 373 671
ELÉCTRICA SEROSENSE DISTRIBUIDORA, SL 973 238 187
ELÈCTRICA VAQUER, SA 900 103 379
ELÉCTRICAS PITARCH DIST,SLU 902 202 125
ELECTRICIDAD PUERTO DEL REAL, SA 900 810 806
ELECTRICITAT L' AURORA, SA 972 101 222
ENERGÍAS DE ARAGÓN,SL 900 848 900
ESTABANELL Y PAHISA ENERGÍA 900 154 444
GRUPO DE ELEC. RURAL DE BINEFAR Y COMARCA 900 102 901
HIDROELÈCTRICA DE CATALUNYA, SL 800 760 706
HIDROELÉCTRICA DEL GUADIELA I, SA 900 103 326
HIDROELÉCTRICA EL CARMEN REDES, SL 900 373 508
HIDROELÉCTRICA VEGA, SA 900 818 908
HIDROFLAMICELL, SL 800 760 706
LERSA ELECTRICITAT, SL 900 373 278
MAESTRAZGO DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, SLU 900 373 285
MOLINO VIEJO DE VILALLER, SA 900 834 448
PEUSA DISTRIBUCIO, SLU 900 373 057
SUMINISTRADORA ELÉCTRICA DE CÁDIZ, SA 900 373 075
SUMINISTROS ELÉCTRICOS ISABENA, SL 900 373 506
VALL DE SÓLLER ENERGÍA 900 373 067

Nolanahi ere, zure banatzailearen telefonoa Interneten aurkitu ahalko duzu segur aski.

Abisua

Hornidura eten delako banatzailearengana jotzea erabakitzen baduzu eta banatzaileak teknikari bat bidaltzen badu, agian desplazamenduarengatik fakturatuko dizute, azkenean ondorioztatzen badute intzidentziak zure barne-instalazioari eragiten diola. 

Zure banatzailea E-distribución da eta matxuraren bat duzu?

E-distribución banatzaileak (Kataluniako, Balearretako, Kanarietako, Aragoiko, Andaluziako eta Extremadurako eremu batzuetan zerbitzu ematen du) mapa batean jasotzen ditu sareko matxuren edo programatutako mantentze-lanen ondoriozko energia-horniduraren etenak.

Matxura elektriko batek eragindako kalteak erreklamatzea

Som Energiak, merkaturatzaile elektriko gisa, erreklamazioak tramita ditzake sareari eragiten dioten alderdi gehienen inguruan, baina ez urgenteak izan ohi diren matxura edo hornidura-eten bat gertatzen denean.  Halakoetan, zuzenean banatzaileari deitu beharko diozu.

Som Energiari erreklamazio bat helarazteko, kontsultatu artikulu hau. Eta kanpoko erakunde bati erreklamazio bat helarazteko, kontsultatu beste artikulu hau.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri