Potentziaren eta potentzia-gehiegikerien kostua

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Jarraian, potentziak eta potentzia-gehiegikeriak zer kostu duten azalduko dizugu, kontratatu duzun potentziaren eta zure instalakuntzaren ezaugarrien arabera.

2.0TD tarifa: 15 kW baino gutxiago kontratatuta eta behe-tentsioa 

2.0TD tarifaren kasuan, kontuan hartu behar da instalakuntzak elementu ez-etengarririk duen. 

Ondorengo estekan azaltzen dugun bezala, "elementu ez-etengarriak" buletin edo ziurtagiri elektrikoa igortzen duen teknikariaren iritziz elektrizitate-zerbitzu etengabea behar duten gailuak dira: igogailuak, garajeetako aireztapen behartuko ekipoak, osasun-egoera bereziak dituzten pertsonen etxebizitzak...

2.0TD tarifa elementu ez-etengarriak daudenean

Zure hornidura-puntuak elementu ez-etengarriak baditu, maximetro bidez fakturatzea eska dezakezu. Kasu horretan, kontratatutako potentzia gainditzen denean ere, ez da hornidura eteten. Dena den, beheko artikuluan azaltzen dizugun bezala, zigorrak egon litezke. Artikuluan, kontratu-mota horretan potentziak zer kostu duen ere azaltzen dizugu:

2.0TD tarifa elementu ez-etengarririk EZ dagoenean

Horixe da kasurik ohikoena. Esteka honetan, 2.0TD tarifan potentzia-terminoa nola fakturatzen den azaltzen dizugu.

Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW bitarteko tarifetan

Eta 50 kW bitarteko potentzia kontratatu baduzu, artikulu honetan azaldutako moduan ordaindu beharko dituzu potentzia-gehiegikeriak: Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW bitarteko tarifetan

Kostua kalkulatzean, ez da kontuan hartzen behe- ala goi-tentsioa duzun, hau da, berdin dio 3.0TD tarifa ala goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifetako bat duzun.

Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-tik gorako tarifetan eta zerbitzu osagarrietan

Zerbitzu osagarrietan eta 50 kW baino gehiagoko potentzia kontratatu baduzu, artikulu honetan azaldutako moduan ordaindu beharko dituzu potentzia-gehiegikeriak: Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-tik gorako tarifetan eta zerbitzu osagarrietan.

Aurreko kasuan bezala, kostua kalkulatzean, ez da kontuan hartzen behe- ala goi-tentsioa duzun, hau da, berdin dio 3.0TD tarifa ala goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifetako bat duzun.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri