Zein tarifa eskaintzen ditu eta zein preziotan?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Une honetan, Som Energiak % 100 berriztagarria den elektrizitatea merkaturatzen du mota guztietako kontratutan: etxeko eremuan, auzo-komunitateetan, enpresan edo industrian, goi-tentsioaren eremuan, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu berezi eta irekietan.

Estatuko araudiari jarraikiz, kontratatutako potentziaren eta tentsioaren (behe-tentsioa edo goi-tentsioa) arabera, elektrizitatea kontsumitzeagatik ordaindu beharreko kontzeptuak (bidesariak, karguak eta abar) desberdinak izango dira. Som Energiak eskema hori erreproduzitzen du bere prezioetan; hortaz, kontratatutako potentziaren eta tentsioaren arabera, tarifa aldatuko da.

Hauek dira, hornidura-puntuaren ezaugarrien arabera, eskaintzen ditugun tarifak.

Erabiltzaile-mota Potentzia Tentsioa Tarifa erabilgarriak

Etxeko kontratu gehienak eta enpresa txiki batzuk, bulegoak eta beste.

gehienez, 15 kW

behe-tentsioa

ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa

2.0TD tarifa indexatua

Enpresa txikiak, industriak, bulegoak, eta abar.

15 kW-tik gora Nahitaezkoa da potentzia gorakorrak kontratatzea

behe-tentsioa

ordutegi-tarteen 3.0TD tarifa

3.0TD tarifa indexatua

Industrialdeak, ureztatze-sistemak, nekazaritza-ustiapenak eta landa-eremuak.

edozein potentzia kontrata daiteke, baldin eta potentzia gorakorren irizpideari jarraitzen bazaio

1 kV eta 30 kV arteko sarrera-tentsioa

Ordutegi-tarteen 6.1TD tarifa

6.1TD tarifa indexatua

30 kV eta 72,5 kV arteko sarrera-tentsioa

ordutegi-tarteen 6.2TD

6.2TD tarifa indexatua

72,5 kV eta 145 kV arteko sarrera-tentsioa

ordutegi-tarteen 6.3TD

6.3TD tarifa indexatua

145 kV-tik gorako sarrera-tentsioa

ordutegi-tarteen 6.4TD

6.4TD tarifa indexatua

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu irekietarako bakarrik.

15 kW-tik gora

behe-tentsioa

ordutegi-tarteen 3.0TDVE tarifa

3.0TDVE tarifa indexatua

ez dago mugarik kontratatu beharreko potentzian

1 kV eta 36 kV arteko sarrera-tentsioa

ordutegi-tarteen 6.1TDVE tarifa

6.1TDVE tarifa indexatua

Tarifa guztien prezioak Som Energiaren webguneko tarifen atalean aurkituko dituzu. Halaber, soberakinen konpentsazioaren prezioa ikusiko duzu. Prezio hori aplikagarri izango da instalazio fotovoltaiko bat eta dagokion autoprodukzio-modalitateko kontratu bat duten erabiltzaileentzat.

Ikus dezakezun bezala, kontratu-mota bakoitzak bi tarifa desberdin ditu: ordutegi-tarteen tarifa eta tarifa indexatua. Laburbilduz:

Ordutegi-tarteen tarifak energiak futuroen merkatuetan duen eskuratze-prezioaren arabera kalkulatzen dira. Prezioak ezagunak dira aplikatzen hasi baino hilabete bat lehenago eta prezioak aldatu arte mantentzen dira, baldin eta kontzepturen bat aldatzen duen erregulazio berri bat onartzen ez bada. Energiaren prezioak eguneko merkatuan izan ditzakeen goranzko zein beheranzko bariazioek ez diete eragiten pertsona eta enpresa kontsumitzaileei.

Tarifa indexatuak, berriz, energiak eguneko merkatuan duen prezioaren arabera kalkulatzen dira. Prezio hori ez dugu aurrez ezagutzen, beraz, tarifak ezta ere. Energiaren prezioak eguneko merkatuan  goranzko zein beheranzko bariazioak baditu, zuzenean eragiten diote erabiltzaileari. Prezioa egunero eta orduero aldatzen da.

Laguntza Guneko beste artikulu batean bi tarifa-moten konparaketa bat egin dugu.

Auzo-komunitate baten ordezkaria bazara, elektrizitatea Som Energiarekin nola kontrata dezakezuen jakiteko, irakurriartikulu hau. Baliagarria izan daiteke ere beste artikulu honetako informazioa aztertzea:Zer hartu behar dugu gogoan auzo-komunitate batean argia kontratatzean?

Energiaren handizkako merkatua, Penintsulan, OMIE da, eta Balearretan eta KanarietanREE. Horregatik, energiaren handizkako prezioa desberdina da eta, ondorioz, tarifa indexatuak desberdinak dira penintsulan edo Balearretan eta Kanarietan dauden hornidura-puntuetarako.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri