3.0TD tarifa

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

3.0TD tarifa da 15 kW-tik gorako potentzia kontratatuta duten behe-tentsioko hornidura-puntu guztietarako sarbide-tarifa: enpresa txiki eta ertainak, ostalaritza-zerbitzuak, jatetxeak, hotelak, okindegiak, eskolak, bulegoak, auzo-komunitateak, eta abar.

Tarifa horren prezioak Kooperatibaren webguneko tarifen atalean aurkituko dituzu.

3.0TD tarifaren ezaugarriak

3.0TD tarifaren ordutegiak eta denboraldiak

3.0TD tarifak 6 energia- eta potentzia-denboraldi ditu (P1, P2, P3, P4, P5 eta P6), eta denboraldi bakoitzean energiaren eta potentziaren prezioa desberdina da: P1 denboraldiko prezioak altuenak dira eta hortik jaisten doaz, P6 denboraldiko prezio merkeenetara iritsi arte.

Eremuaren (penintsula, Balear uharteak eta Kanaria uharteak) arabera eta urteko hilabetearen arabera, denboraldi bat edo beste aplikatuko da. Informazio gehiago aurkituko duzu artikulu honetan: 3.0TD tarifaren eta goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifen ordutegiak eta denboraldiak

6 potentzia kontratatzea

Potentzia desberdin bat kontrata daiteke sei denboraldietako bakoitzerako, eta potentzia-denboraldiak energia-denboraldiekin bat datoz. Baina, potentzia gorakorren irizpideari jarraitu behar diote, hau da, denboraldi jakin batean kontratatutako potentziak aurreko denboraldikoaren berbera edo handiagoa izan behar du. Horrek zera esan nahi du:  P1 <= P2 <= P3 <= P4 <= P5 <= P6.

Kontratatutako potentzia gainditzeko aukera

Hornidura ez da inola ere etengo kontratatutakoa baino potentzia handiagoa erabiltzeagatik.

Faktura 3.0TD tarifarekin

Potentziaren fakturazioa

Potentzia-terminoa bi kontzeptutan fakturatzen da: alde batetik, sei denboraldietako bakoitzerako kontratatutako potentzia fakturatzen da eta, bestetik, potentzia-gehiegikeriak edo zigorrak, denboraldi bakoitzerako kontratatutako potentzia gainditzen denean.

Zigorren kostua zehazteko, kontratatutako potentzia kontuan hartu beharko duzu.

  • Hala, 15-50 kW (barne) bitarteko potentzia kontratatzen dugunean, kontratatutako potentzia gainditzeagatik ezarritako zigorra gainditutako potentziaren prezioa izango da, bider erabilitako potentziaren eta kontratatutako potentziaren arteko aldearen bikoitza. Informazio gehiago aurkituko duzu artikulu honetan: Potentzia-gehiegikerien kostua 15-50 kW bitarteko tarifetan
  • Bestetik, 50 kW-tik gorako potentzia kontratatzen dugunean, zigorra kontratatutako potentzia gainditzen duen ordu-laurden bakoitzeko ezarriko da. Informazio gehiago aurkituko duzu artikulu honetan: Potentzia-gehiegikerien kostua 50 kW-tik gorako tarifetan

Erabilitako energiaren fakturazioa

Denboraldi bakoitzean erabilitako energiaren kostua da. Denboraldi bakoitzean erabilitako kWh-ak denboraldi bakoitzean kWh-ak duen prezioaz biderkatzen dira. 

Energia aktiboaren prezioa (€ / kWh) desberdina da denboraldi bakoitzean, eta prezioak gora doaz batetik bestera. Denboraldi garestiena P1 da, eta gainontzekoetan (P2, P3, P4 y P5) prezioak pixkanaka-pixkanaka behera egiten du. P6 denboraldiko prezioa da merkeena. Som Energiaren prezioak gure webguneko tarifen atalean daude ikusgai.

Energia erreaktiboaren fakturazioa

Instalazio elektrikoetan energia erreaktiboa agertzen da funtzionatzeko eremu magnetiko eta elektrikoak sortu behar dituzten gailuak erabiltzen direnean. Energia erreaktiboak banaketa oztopatzen du; horregatik, sarera energia gehiegi isurtzearen ondoriozko errekarguak sortu ziren. Termino honetan, Som Energiak ez du ezein mozkin-marjinarik aplikatzen.

Fakturako beste kontzeptu batzuk

Fakturan kostu osoa kalkulatzeko gehitu behar diren beste kontzeptu batzuk ikusiko dituzu ere:

  • Ekipoen alokairua: gure fakturaren bidez banatzaileari ordaintzen diozun kontagailuen alokairua da. Kontagailua zurea bada (ez da ohikoa), 0 € ordainduko duzu.
  • Elektrizitatearen gaineko zerga: Gobernuak araututako zerga bat da eta BEZa ezarri behar zaio. Legeak hobariak ezartzen ditu jarduera ekonomiko jakin batzuetarako. Esteka honetan azaltzen dugu hori: Elektrizitatearen gaineko zergaren hobaria
  • Une honetan BEZa % 21 da.
  • Borondatezko dohaina: kontzeptu hau BEZetik salbuetsita dago.
  • Sarbide-, luzapen-, lotura-, egiaztapen- edo ikuskaritza-eskubideak: enpresa banatzaileak gure fakturaren bidez kobratuko dizkizu kontzeptu hauek horniduraren alta tramitatzen baduzu edo kontratua aldatzen baduzu.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar