Zer egin behar dut Som Energiari erreklamazio bat aurkezteko?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Nola tramitatzen dira erreklamazioak?
Oro har, erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, bidali mezu bat reclama@somenergia.coop helbidera zure kasua azaltzeko.
Erreklamazioak bi arrazoirengatik aurkeztu ohi ditugu: gure instalazio elektrikoak kalteak edo galerak jasan dituelako, edo faktura batekin arazoak ditugulako.
Nire instalazio elektrikoak kalteak edo galerak jasan ditu
Erreklamazioa kalte-ordainketa bat eskatzeko bada (uste baduzu alterazio elektriko batek aparatu elektriko batean edo batzuetan matxura eragin duela), bidali mezu elektroniko bat honako informazio honekin:
- Kontratu-zenbakia eta CUPS (hornidura-puntuaren kode bateratua) zenbakia.
- Hornidura elektrikoaren alterazioa gertatu zen data (ahal dela, zehatza).
- Banatzaileak eman dizun gorabehera-zenbakia, baldin baduzu.
- Gertatutakoa, labur azalduta.
- Eragindako kalteen gutxi gorabeherako balorazio bat.
- Kalteak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen duzun dokumentazio guztia.
Datu horiek jasotzen ditugunean, banatzailearekin harremanetan jarriko gara, eta hark adieraziko du arazoa sare elektrikotik datorren ala ez.
Ez nago ados faktura batekin
Erreklamazioa elektrizitate-faktura baten ingurukoa bada, lehenik, artikulu honetan ematen dugun informazioa irakurtzea gomendatzen dizugu.
Fakturarekin ados ez bazaude edo zalantzak badituzu, erantzun faktura bidali dizun helbidera ( factura@somenergia.coop). Hala, Kooperatibako Faktura Taldeko kideek zalantzak argitzen eta arazoak konpontzen lagunduko dizugu. Halaber, banatzaileari erreklamazio bat aurkeztea komeni zaizun baloratzen lagunduko dizugu.
Erreklamazioen, horniduraren eta instalazioen gaineko informazio garrantzitsua
Nor da nor merkatu elektrikoan?
Som Energia enpresa merkaturatzailea da. Hala den neurrian, elektrizitatea handizkako merkatuan erosi eta kontratuei fakturatzen die, erabiltzen duten elektrizitatearen arabera. Era berean, elektrizitate-faktura bidaltzen dugu eta kontratu-aldaketak (adibidez, titularra edo kontratatutako potentzia aldatzea) tramitatzen ditugu. Horrez gain, hornidura elektrikoko kontratuaren inguruan aurkezten dituzun erreklamazioak kudeatuko ditugu, Baldintza orokorrei jarraikiz.
Enpresa banatzailea banaketa-sare elektrikoaren jabea da, eta kontagailuaren jabea izan ohi da ere. Bestetik, banatzailea, haren kable-sarearen bidez, elektrizitatea puntu guztietara helarazteaz, kable-sare hori mantentzeaz eta banaketa-sarearen funtzionamendu egokia bermatzeaz arduratzen da; hortaz, hornidura elektrikoan matxuraren bat gertatzen bada, banatzailearengana jo behar duzu. Horrez gain, banatzaileak hornidura-puntuetako kontagailuetako irakurketak jasotzen ditu eta merkaturatzaileari bidaltzen dizkio.
Azkenik, horniduraren titularra bere instalazioa egoera onean mantentzeaz arduratzen da. Instalazioak babes-kaxa nagusia, kable-sarea eta koadro elektrikoko babes-elementuak barne hartzen ditu.
Beste erakunde batzuei erreklamazioak aurkeztea
Ez bazaude ados erreklamazioaren ebazpenarekin, hainbat erakundetara jo dezakezu ebazpena zuzena den eta Legearekin bat datorren egiaztatzeko. Hala bada, irakurri beste artikulu hau, non labur-labur azaltzen baitugu zein erakunderi aurkez diezaiekezun erreklamazio bat.