Preview Changes will not be visible to customers until published.

Zer egin kanpoko erakundeei erreklamazio bat aurkezteko?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energiari erreklamazio bat aurkeztu badiozu ( hemen azaltzen dugu nola erreklamatu) eta ez bazaude ados ebazpenarekin, gomendatzen dizugu zure autonomia-erkidegoko sail eskudunari erreklamazio administratibo bat aurkeztea. 

Autonomia erkidegoko energia-saila

Zerbitzuaren kalitatearekin, segurtasun industrialarekin, energia-kontagailuekin, sarbide-bidesariekin, gure bitartez enpresa banatzailearekin sinatu dituzun hirugarrenen sarerako sarbide-kontratuekin eta beste hainbat gairekin zerikusia duten erreklamazioak ebazteko organismo eskuduna da.  

Behean, informazioa autonomia-erkidegoen arabera banatu dugu: erreklamazio administratibo bat jartzeko tokia eta erreklamazioa aurkeztean dituzun zalantzak argitzeko harremanetarako telefonoa. Gogoan izan 012 telefonora deitu dezakezula beti informazioa eskatzeko.

Autonomia-erkidegoa Organismoa Helbidea Nola aurkeztu erreklamazioa
Andaluzia Servicio de Industria, Energía y Minas SERVICIO DE INDUSTRIA, ENERGÍA Y MINASc/ Manríquez n.º 214071 - Córdoba. Teléfono 957 00 11 15

Tel. Información y atención ciudadana 955 06 39 10

Más información
Aragoi Dirección General de Energía y Minas Edf. PignatelliPaseo María Agustín, 3650071 Zaragoza

Tel. 976 71 40 00

Más información
Asturiaseko Printzerria Delegación del Gobierno Área de Industria y Energía Pl. de España, 6, 33007 Oviedo, Asturias984 76 93 22 Más información
Balear Uharteak Direcció General d'Energia i Canvi Climatic C/ del Calçat, 2A (Polígon Son Valentí)Palma971 17 77 06 Más información
Kanariak Consejería de Transición Ecológica y Energía Avda. José Manuel Guimerá, 10Edf. Servicios Múltiples II Planta 1.ª38071 Santa Cruz de Tenerife

C/ Prof. Agustín Millares Carló, 18

Edf. Servicios Múltiples II Planta 4.ª, ala Oeste

35071 Las Palmas de Gran Canaria

Más información
Kantabria Dirección General de Energía y Minas C/ Albert Einstein, 2 - 4.ª plantaParque Científico y Tecnológico de la UdG.39011 Santander

Tel. 942 20 00 33

Más información
Gaztela eta Leon DIRECCIÓN GENERAL DE ENERGÍA Y MINAS Avda. Reyes Leoneses, 11. C.P.: 24008 León Más información
Gaztela-Mantxa Dirección General de Industria, Energía y MinasConsejería de Economía, Empresas y Empleo C/ Río Estenilla, s/n - 45071 ToledoTel. 925 24 76 31 Más información
Katalunia Direcció General d'Energia, Seguretat Industrial i Seguretat Minera C/ Pamplona 11308018 Barcelona Más información
Valentziako Erkidegoa Servicio Territorial de Industria y Energía C/ Gregori Gea, 2746009 - ValènciaTel. 963 86 60 00 Más información
Extremadura Dirección General de Energía y Minas Paseo de Roma, S/N, Módulo D 1ª Planta. 06800 - MéridaTel. 924 00 54 48 Más información
Galizia Dirección Xeral de Planificación Enerxética e Minas, Consellería de, Economía e Industria San Caetano, s/n15781 Santiago de CompostelaTel. 981 54 55 12 Más información
Madrilgo Erkidegoa Subdirección General de Energía Pl. Carlos Trias Bertrán, 7 4 28020, MADRIDTel. 91 349 46 87 Más información
Murtziako Eskualdea Dirección General de Energía y Actividad Industrial y Minera C. Nuevas Tecnologías, s/n, 30005 MurciaTel. 968 36 20 05 Más información
Nafarroako Foru Erkidegoa Servicio de Ordenación Industrial, Infraestructuras Energéticas y Minas Parque Tomás Caballero, n.º 1, 5.ª planta31005 PamplonaTel. 848 426 467 Más información
Euskal Autonomia Erkidegoa Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza Más información
Errioxa Servicio de Industria, Comercio y Transición Energética Más información

*Taulako informazioa 2024ko maiatzean eguneratu da

Azkenean erreklamazioa titularraren alde ebazten bada, autonomia-erkidegoek izango dute enpresa banatzaileak akatsak zuzentzera behartzeko ahalmena.

Era berean, beste organismo batzuei erreklamazioak aurkezteko aukera duzu, baina kontuan hartu haiek kasu jakin batzuetan bakarrik izango dutela eskumena.

Behean beste organismoen zerrenda eta eskumena labur azaltzen ditugu: 

Kontsumoko arbitraje-sistema

Horrez gain, autonomia-erkidegoko organismo eskudunari aurkeztutako erreklamazioan, Som Energia Kontsumoko arbitraje-sistemari atxikita dago. Kontsumoko arbitraje-sistema kontsumo-harremanetan sortzen diren gatazkak modu eraginkorrean konpontzeko administrazio publikoek herritarren esku jartzen duten instrumentua da. Kontsumitzaileak kalte egin diotela sentitzen badu, erreklamatzeko aukera izango du beti.

Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala (MLBN)

MLBNk ahalmen hauek ditu: kontsumitzaileen hornidura-baldintzak berrikustea, araudia betearaztea eta sektore elektrikoaren gardentasuna bermatzea, besteak beste. MLBNk Guía informativa para las personas consumidoras gida argitaratu du, erreklamazioei buruzko atal batekin. Uste baduzu merkaturatzailea iruzur eginez aldatu dizutela, erreklamazio bat aurkeztu diezaiokezu MLBNri.

Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoa (KIUB)

Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoek informazio- eta aholkularitza-zerbitzua ematen dute. Kontsumitzaileek udalerrian zerbitzu ematen duten enpresen gainean aurkezten dituzten kexak eta erreklamazioak tramitatu ditzakete ere, baina ezin dute erabaki loteslerik hartu.

Kontsumitzaileen elkarteak

Izaera pribatuko erakundeak dira. Elkartekideei kontsumo-gaietan aholkuak jasotzeko eta haien erreklamazioak kudeatzeko aukera ematen diete. Elkarte hauek ez dute ahalmenik erabaki lotesleak hartzeko.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri