Autoprodukzioa: zer gertatuko da argirik gabe gelditzen bagara?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Dirudienaren kontra, sarera konektatutako autoprodukzio-sistema bat baduzu eta enpresa banatzaileak eskainitako hornidura elektrikoa eteten bada, autoprodukzio-sistema ere etengo da.

Gogoan izan behar dugu, legez ( 1699/2011 Errege Dekretua), banaketa-lerroa hornidurarik gabe gelditzen bada, autoprodukzio-instalazio berriztagarriek ezin dutela sarera korronterik injektatu, mantentze-lanetan diharduten teknikarien segurtasuna bermatzeko.

Hortaz, sareko argia eteten denean eraikin barruko instalazioan hornidura elektrikoa mantendu nahi baduzu, esandakoa gogoan hartu eta sistema egoera horretara egokitu beharko duzu.

Horretarako, seguruenik, elektrizitatea metatzeko bateriak instalatu beharko dituzu, sistema egonkorragoa izan dadin; baina posible da ere sistema plakek sortzen duten energia zuzenean jasotzeko egokitzea. Zure instalazioa egokitu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan enpresa instalatzailearekin merkatuak eskaintzen dituen aukera ezberdinak aztertzeko.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri