Zer-nolako potentzia kontratatu elementu ez etengarririk gabeko komunitate batean?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Elementu ez etengarririk gabeko auzo-komunitateetan, kontratatu beharreko potentzia zerbitzu komunen instalazio osoan, bereziki, eskaileretan, erabiltzen dituzuen elementu elektrikoen potentziaren araberakoa izango da.
Potentzia hori kalkulatzeko, aldi berean erabiltzen dituzuen elementuen potentziak batu behar dituzue. Ezin duzue batura hori baino potentzia txikiagorik aukeratu.
Eskuarki, argiztapen-elementu guztien batura da. Interfonoek eta komunikazio-gailuek (antenek, Internetek, eta abarrek) potentzia gutxi erabiltzen dute eta ia ez dira kontuan hartu behar. Bestetik, gogoan hartu behar ditugu aldizka erabiltzen diren elementuak (hala nola xurgagailuak eta entxufeetara konektatzen diren beste gailu batzuk), eta jakin behar dugu horietako zenbat erabiltzen diren aldi berean.
Informazio gehiago aurkituko duzue artikulu honetan: Nola jakin zenbateko potentzia behar dudan?
Efizientzia lortzeko eta aurrezteko aholkuak
- Argi etengabeak egokitzea: Tenporizadoreak edo presentzia- eta argi-sentsoreak jar ditzakezue erabilera murrizteko. Komenigarria da ere gehien erabiltzen dituzuen argietan Led teknologia erabiltzen hastea.
- Argiak garbi mantentzea: Argiak hautsik eta zikinkeriarik gabe mantentzea garrantzitsua da argiaren kalitatea hobetzeko eta balio-bizitza luzatzeko.
- Instalazio fotovoltaiko propioa izatea kontsumitzen duzuen energia elektrikoaren zati bat autoproduzitzeko. Araudi berriarekin, aukera hori erakargarriagoa da: araudiak sarean injektatutako kWh-engatik konpentsazio ekonomiko bat aurreikusten du eta baita energia kontratu ezberdinen artean banatzeko aukera ere.