Nola kontrata dezakete argia auzo-komunitateek?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Kooperatibei buruzko uztailaren 9ko 12/2015 Legearen arabera, auzo-komunitateak ezin dira izan Som Energiako bazkide.
Beraz, komunitate batek argia Som Energiarekin kontratatu nahi badu, bazkide baten bidez egin beharko du, bazkide bakoitzak gonbida ditzakeen bost kontratuen barruan.
Pertsona hori, esaterako, Kooperatibako bazkide den edo bazkidetzen den komunitateko bizilagun bat izan daiteke.
Bestela, auzo-komunitateek argia finka-administratzaileen bidez ere kontrata dezakete.