Zer egin behar dut instalazioa legalizatzeko eta kontratua autoprodukzio-modalitate batera aldatzeko?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Artikulu honetan azalduko dizugu zer egin behar duzun etxean edo pisu-blokean behar bezala instalatutako autoprodukzio-sistema bat (100 kW baino gutxiagokoa eta behe-tentsioan) baduzu eta autoprodukzio-modalitate batera aldatu nahi baduzu, fakturan aplikatu dadin.
Konpentsazio sinplifikatua duen banakako autoprodukzio modalitatera aldatzea
Banatzaileari CAU kodea eskatzea eta sarbide-kontratu tekniko
CAU kodea
Aldez aurretik egin beharreko tramiteetako bat da CAU kodea eskatzea. Kode hau soberakinen konpentsazioa duten eta ez duten autokontsumo-instalazioak, banakakoak zein kolektiboak, erregistratzeko erabiltzen da. Instalazioa identifikatzeko eta non dagoen jakiteko hainbat letra eta zenbakiz osatuta dago.
Hau izan ohi da CAU kodearen osaera: horniduraren CUPS kodea, A letra eta beste hiru zenbaki. Zure kodea zein den jakiteko, jar zaitez harremanetan zure eskualdeko enpresa banatzailearekin.
Sarbide-kontratu teknikoa
Zure instalazioa landalurrean badago edo zure sorkuntza-potentzia 15 kW-tik gorakoa bada, oso litekeena da sarbide-kontratu tekniko (CTA) bat sinatu behar izatea. Hala bada, banatzailearekin harremanetan jar zaitezke informazioa eskatzeko.Tramite hau, behar izanez gero, CAU kodearena bezala, aldez aurretik egin behar da.
1. Autokontsumoa erkidegoan erregistratzea
Autonomia erkidego bakoitzean ezarritako kanalen bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar da. Dokumentazioa eskualdearen eta aukeratzen duzun autoprodukzio-modalitatearen araberakoa izango da.
Autoprodukzio-instalazioa egiten duen enpresa arduratu ohi da kudeaketa horiek egiteaz. Kontratatu aurretik, ziurta ezazu hori.
2. Merkaturatzaileari komunikatzea, banatzailearen bitartez
Behin instalazioa erregistratuta, erkidegoko erakunde eskuduna arduratuko da, gehienez hamar egun baliodunen buruan, enpresa banatzaileari aldaketa jakinarazteaz, eta enpresa banatzaileak, beste bost egun baliodunen buruan, kontratua egin dizun merkaturatzaileari, kasu honetan, Som Energiari, jakinarazi beharko dio.
3. Autoprodukzioaren gainean erregistratutako datuak egiaztatzea
Som Energian banatzailearen jakinarazpena jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara posta elektronikoz jaso ditugun datuak zuzenak direla konfirmatzeko. Gure mezua jasotzen duzunean, sartu Bulego Birtualean, “Kontratuak” > “Autokontsumoa” atalean eta hautatu “Nire autokontsumo-tramiteak” aukera:
Pantaila hau agertuko zaizu:
Eta gero:
Datuak zuzenak badira, markatu "Bai, onartu tramitea" aukera.
Datuak okerrak badira, markatu “Ez, ukatu tramitea” aukera eta jo zure autonomia-erkidegoko erakunde eskudunera datuak zuzendu ditzan. Horrela, banatzaileak informazioa zuzenduta bidaliko digu.
Gogoan izan, araudiaren arabera, instalazio fotovoltaiko bat baduzu, instalatutako potentzia inbertsorearen potentzia, eta ez plaken potentzia, dela. Gomendatzen dizugu, zalantzarik izanez gero, tramitea ukatu aurretik, zure enpresa instalatzailearekin datu guztiak egiaztatzea.
4. Sarbide-kontratua aldatzeko eskaera
Datuak zuzenak direla egiaztatu baduzu, “Tramitea onartzea edo ukatzea” pantaila agertuko zaizu, zure kontratua hautatutako autoprodukzio-modalitatera aldatzea onartzeko edo baztertzeko:
Hor berretsi ahalko duzu kontratua hautatutako autoprodukzio-modalitatera aldatu nahi duzula.
Eskaera jasotzen dugunean, Kooperatibak enpresa banatzaileari sarbide-kontratua aldatzeko eskatuko dio. Eta, handik egun gutxira, baldintza berezi berrien behin-behineko dokumentu bat bidaliko dizugu. Banatzaileak zure eskaera ontzat hartzen duenean, autoprodukzio-modalitatea aktibatuko dizu eta, orduan, baldintza berezi berriak bidaliko dizkizugu erregistratutako autoprodukzio-modalitatearekin eta hori zure hileko fakturazioan aplikatzen hasiko gara.
Kontratu-aldaketa horren kostu arautua hau da: 9,04 euro + BEZa.
Banakako autokontsumo-instalazioen kasuan, 10 egun baliodun igarotakoan, ez baduzu onarpena tramitatu Bulego Birtualaren bidez, baliteke banatzaileak automatikoki autokontsumo-modalitatea aktibatzea. Hala bada, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu zure kontratua noiz aldatu den jakinarazteko.
Zer egin behar duzu autokontsumoa izanda Som Energiara etorri nahi baduzu? (Orain beste merkaturatzaile batekin bazaude)
Zure kontratuan autoprodukzio-modalitatea aktibatzeko kudeaketak egiten hasi bazara beste merkaturatzaile batekin eta Som Energiara etorri nahi baduzu, ez dago arazorik. Baina, garrantzitsua da, Kooperatibarekin kontratua aktibatuta duzula jakinarazten dizugunean, guri ohartaraztea autokontsumo-tramiteak egiten hasia zarela. Horrela, banatzaileari eskatu ahalko diogu guri bidaltzeko agian aurreko merkaturatzaileari jada bidali dion informazioa, eta soberakinen konpentsazioaren aktibazioa azkarrago osatu ahalko dugu.
Autokontsumoa jada aktibatuta baduzu eta, beraz, fakturetan hala agertzen bazaizu, eta Som Energiara etorri nahi baduzu, artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu: Zer hartu behar dut kontuan autoprodukzioa izanda Som Energiarekin kontratatu nahi badut?
Kontratua autoprodukzio kolektiboko modalitatera aldatzea
Kontratu bat edo hainbat kontratu autokontsumo kolektiboko modalitatera pasatzeko egin beharreko urratsak, funtsean, goiko puntuan azaldutakoak dira:
- Banatzaileari CAU kodea eskatzea.
- Autokontsumoa erkidegoan erregistratzea.
- Merkaturatzaileari komunikatzea, banatzailearen bitartez.
- Autoprodukzioaren gainean erregistratutako datuak egiaztatzea.
- Sarbide-kontratua aldatzeko eskatzea.
Baina autokontsumo kolektiboak banakako autokontsumoak ez dituen kontuan hartu beharreko espezifikotasunak ditu. Jarraian azaltzen dizkizugu gurekin, merkaturatzaile gisa, egin beharreko tramiteak zertan diren desberdinak, bereziki azken puntuari, hau da, sarbide-kontratua aldatzeari dagokionean.
E-Distribución banatzailea duten instalazio kolektiboetan, autokontsumo-modalitatera aldatzeko kontratu-aldaketa eskatu baino lehen, banatzaileari instalazio elektrikoaren ikuskapena (IIE) egiteko eskatu behar zaio. Horretarako, mezu bat bidal dezakezu inspeccionautoconsumo@enel.com helbidera.
Autokontsumo kolektiboan erantsi beharreko dokumentazioa
Gogoan izan, sarbide-kontratua aldatzea eskatzen duzunean, soberakinak banatzeko akordioa ere erantsi behar duzula, eta baita banaketa-koefizienteen fitxategia ere.
Sarbide-kontratua aldatzeko eskatzean, kontuan hartu, dokumentazioa eranstean, banakako autokontsumorako adierazi dugun dokumentazioaz gain, soberakinak banatzeko akordioa, eta baita banaketa-koefizienteen fitxategia ere, atxiki beharko dituzula.
Soberakinak banatzeko akordio bat egitea autoprodukzio partekatuaren eskakizunetako bat da. Sortutako energiatik autoprodukzio kolektiboan parte hartzen duen energia erabiltzeko puntu bakoitzari dagokion portzentajea ezartzen du. Akordioan argi eta garbi jaso behar dira: CAU kodea, CUPS bakoitzari dagozkion banaketa-koefizienteak eta titular guztien sinadurak.
Banaketa-akordioaren eredu bat aurkituko duzu Pisu-blokeetan autoprodukzio kolektiboa ezartzeko gidaren eranskinetan.
Banaketa-koefizienteen fitxategia “.txt” formatuko fitxategi informatiko bat da, non CUPS kode eta banaketa-koefiziente ezberdinak zehazten baitira. Jarraian azalduko dugu hori. Formatua arautzen duenTED 1247/2021 aginduan azaltzen den bezala, bi fitxategi-eredu daude:
- Finkoa: urtean zehar banaketa-koefiziente iraunkorrak dituena.
- Aldakorra: urtean zehar ordutegien arabera alda daitezkeen banaketa-koefizienteak dituena.
Koefizienteen fitxategia
1. Fitxategiaren izena honela osatuko da: autokontsumo-kodea (CAU), beheko marra, dagokion urtea (zenbakitan adierazita) eta “.txt” luzapena. Adibidez: ES0031405*********EF0FA000_2022.txt
2. Eremuak bereizteko puntu eta koma (“;”) erabiliko da.
3. Dezimala komaz (“,”) adieraziko dira.
4. Fitxategiak konfiguratzeko eremuak eta ordena desberdinak izango dira banaketa-koefiziente finko eta aldakorretan.
a. Koefiziente finkoetan:
Eremua | Informazioa | Luzera | Mota | Adibidea |
---|---|---|---|---|
CUPS | Hornidura-puntuaren kode bateratua | 22 | Katea | ES0031405*********EF0F |
Koefizientea | Zenbakizko koefizientea | 8 | Dezimala | 0,135464 |
CUPS bakoitza lerro batean adieraziko da.
b. Eta koefizientea aldakorra bada, orduaren eremua gehitu beharko da:
Eremua | Informazioa | Luzera | Mota | Adibidea |
---|---|---|---|---|
CUPS | Hornidura-puntuaren kode bateratua |
22 | Katea | ES0031405*********EF0F |
Ordua | Ordua balio osotan adierazita (1etik 8760ra) | 4 | Osoa | 523 |
Koefizientea | Zenbakizko koefizientea | 8 | Dezimala | 0,135464 |
CUPS bakoitzaren orduko balioa lerro batean adieraziko da.
5. Nolanahi ere, ordu jakin batean, koefiziente guztiak batzean, emaitza 1 izango da.
Araudiak ezartzen du banaketa-koefizienteak urtean hainbatetan aldatu ahalko direla, baina balioak, gutxienez, lau hilabetez mantendu beharko dira.
Dagoeneko autokontsumo partekatua izanda, banaketa-koefizienteak aldatu nahi badituzue
Autokontsumo kolektibo bateko kide bazarete, akordio hori aldatzeko, idatzi modifica@somenergia.coop helbidera. Aldaketa egiteko, soberakinak banatzeko akordio berri bat eta koefizienteen fitxategi berri bat bidali beharko dizkiguzue.
Eta gogoan hartu autokontsumo kolektiboko kide diren CUPS guztien banaketa-akordioen aldaketak onartzen diren arte, ez dela banaketa-akordio berria aplikatuko. Beraz, autokontsumo kolektiboko CUPS batek ez badu banaketa-akordioa aldatzeko eskaera egin edo eskaera ukatu bazaio, gainerako CUPS kideei ere ez zaie banaketa-akordio berria aplikatuko.
Esteka interesgarriak