Zer da Enpresa instalatzaileen sarearen (REI) zerbitzua?
| [També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Som Energiako bazkide diren pertsona eta erakundeak eskariaren elektrifikazio-zerbitzuetan eta autokontsumo fotovoltaikoan adituak diren hurbileko eta konfiantzazko enpresekin harremanetan jartzeko martxan jarri dugun zerbitzua da.
Zeintzuk dira zerbitzuaren helburuak?
- Energia-subiranotasunerako bidean aurrera egitea, elektrizitate-erabilera sustatuz, zure etxea, enpresa edo erakundea deskarbonizatzen laguntzeko.
- Autokontsumorako trantsizioa egiten laguntzea. Hau da, energia berdea kontsumitzeaz gain energia ekoizten ere lagunduko dizugu.
Zeinek erabili dezake zerbitzua?
REI sarea Som Energiako bazkide diren eta energia-subiranotasunerako bidean aurrera egiteko neurriak hartu nahi dituzten pertsona, erakunde eta enpresentzako zerbitzu esklusibo bat da.
Zeintzuk dira zerbitzuaren abantaila nagusiak?
- Deskontuak jasotzea: Som Energiako bazkide izateagatik soilik, REI sareko enpresek % 3ko deskontua egingo dizute aurrekontuak eskatzean.
- Energia-neurri berrietan inbertitzeko segurtasuna, Som Energiak REI sarea osatzen duten enpresak baliozkotzen baititu.
- Energia-instalazio efizienteak sortzen adituak diren konfiantzazko enpresa instalatzaileak azkarrago aurkitzea.
Zein da sarea osatzen duten enpresen profila?
Enpresek kaudimen ekonomiko zein teknikoa erakutsi dute eta Som Energiak baliozkotu ditu. Badakigu profesionalak direla, prezio justuak eta kalitatezko materialak dituztela. Gainera, gure balioekin bat datoz: gaur egungo energia-eredua eraldatu nahi dute.
Zer-nolako zerbitzuak eskaintzen dituzte REI sareko enpresek?
- Instalazio fotovoltaikoak energia berriztagarria sortzeko, bai etxeetan bai erakunde zein enpresetan.
- Instalazio kolektiboak, sortutako energia etxebizitzen eta eremu komunen artean banatu dadin.
- Instalazioak mantentzea, sistema fotovoltaikoen errendimendurik onena eta iraunkortasuna bermatzeko.
- Instalazio fotovoltaikoak handitzea, panel berriak jartzeko.
- Aerotermia eta klimatizazioa, gasaren ordez teknologia elektriko garbi bat erabiltzeko.
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak, garaje edo aparkalekuaren potentzia-beharretara egokituta.
- Bateriak eta biltegiratzea, soberakinak kudeatzeko eta eguneko edozein unetan zeuk sortutako energia aprobetxatzeko.
- Back-up sistemak, sare orokorra eteten denean, etxean edo enpresan oinarrizko hornidura elektrikoa bermatzeko.
- Energiaren kudeaketa adimenduna (AA bidez),energia kontsumitzeko, bateriak kargatzeko edo soberakinak isurtzeko unerik onena kalkulatzeko.
Zer gertatzen da instalazio-prozesuan arazoren bat sortzen bada?
Som Energiak laguntza eskaintzen du zalantzak argitzeko eta sortzen diren gorabeherak konpontzeko.
Zer egin behar dut zerbitzua interesatzen bazait?
Sartu gure webgunean eta bete formulario hau zure datuekin. Gu arduratuko gara datuak zure inguruko enpresei bidaltzeaz, eta haiek zurekin harremanetan jarriko dira.
Non ematen dute zerbitzua REI sareko enpresek?
REI zerbitzua zabaltzen ari da, eta Som Energia lanean ari da zerbitzua leku guztietara eramateko.
- Oraingoz, zerbitzua Katalunia osoan, Valentziako Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Madrilen, Errioxan, Aragoin eta Andaluzian eskaintzen da.
- Balear Uharteetan, Eivissan eta Formenteran soilik.
- Eta Gaztela-Mantxan, Guadalajara eta Toledoko eremu batzuetan.