Nola kontratatu dezaket argia alokagai baldin banago?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Alokatzen den etxean bizi bazara, argia ere Som Energiarekin kontratatu dezakezu. Horretarako, kontratazio-inprimakia bete besterik ez duzu egin behar. Erabiltzaile gisa, elektrizitatearen hornidura zure izenean eta nahi duzun konpainiarekin kontratatzeko eskubidea daukazu.
Kontratua dagoeneko beste pertsona baten izenean badago, jabetza aldaketa eskatu beharko duzu. Horretarako jabetze aldaketa inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar. Bete ondoren, mezu elektronikoa bidaliko dugu oraingo jabearen helbidera eta beste bat jabe berriaren helbidera. Honek aldaketa konfirmatu beharko du jasotako mezu elektronikora erantzuten.
Tramite hauek doakoak dira kasu gehienetan.
Som Energian elektrizitatearen erabiltzailea kontratuaren titularra izatea gomendatzen dugu, hainbat arrazoirengatik:
- 1 Legera egokitzeko.
Hornikuntza elektrikoei buruzko 1955/2000 Errege Dekretuaren arabera, hornidura kontratua pertsonala da eta hornidura puntu horretan energia erabiltzen ari den pertsonarekin lotuta egon behar da.
- 2 Errentariaren eta jabearen eskubideak bermatzeko.
Fakturen informazioaren konfidentzialtasuna edo ze potentzia eta tarifa kontratatzen den erabiltzailearen eskubidea da. Datuak babesteko araudiaren arabera, hirugarren pertsona bat erabiltzailearen berariazko baimenik gabe informazio hori lortzen badu, pribatutasun-eskubidearen urraketa da.
Bestalde, kontratu bakoitzaren erantzukizun juridikoa titularrari dagokio. Horregatik, fakturak ordaindu ez badira, jabeak sortutako zorrak ordaindu beharko ditu, nahiz eta beste pertsona bat izan energia hori erabili duena.
- 3 Komunikazioak eta gestioak azkartzeko.
Arazoak edo aldaketak sortzen badira, nahiago dugu zuzenki hornidura horren erabiltzailearekin hitz egitea. Bitartekoak egotea moteltasuna eta beharrezkoak ez diren zailtasunak sortzen ditu.