Bazkide ez diren pertsonak Som Energiarekin argia kontratatzera gonbidatu
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Som Energiako bazkide batek nahi haina argi-kontratu bere izenean izan ditzake eta bost kontratu, gehienez, beste baten izenean.
Zure bazkide zenbakia erabiliz, zure familia-kideak edo lagunak gonbidatu nahi badituzu Som Energiarekin argia kontratatzera, zure NAN eta bazkide zenbakia jakin beharko dituzte. Datu hauekin argia kontratatu inprimakia bete ahalko dute.
Zure datuekin inprimaki bete eta gero, ez duzu ezer gehiago egin behar. Som Energiakoak konpainia aldaketa edo alta tramitatzeaz arduratuko gara eta aste bat edo biko epean Som Energiarekin fakturatuko duzu.
Kideturiko bazkideak kontratu baten jabea edo ordaintzailea ez bada, ez dauka inolako ardura ekonomiko edo legalik baldin eta kontratua ez bada ordaintzen edo iruzurra badago. Beste alde batetatik, Som Energiakook ezkertzen dugu gonbidaturiko pertsona hurbila eta konfiantzakoa izatea.