Hornidura elektrikoaren baja

Hornidura elektrikoaren baja eskatzen denean, hornidura eteten da kontratuari lotutako etxebizitzan edo lokalean. Horren ondorioz, hornidura-puntua argirik gabe gelditzen da eta fakturak sortzeari uzten diogu. Aurrerago, horniduraren alta berriro ere eskatzea erabakitzen baduzu, enpresa banatzaileek aplikatzen dituzten kostu arautuak ordaindu beharko dituzu. Hornidura-puntu bat denboraldi luze batez jenderik gabe edo erabili gabe egongo bada, baja eskatzea gomendatzen dugu.

Hornidura elektrikoaren baja eskatzeko, bete formulario hau. Zure datu pertsonalak, kontratuaren datuak eta hornidura noiz etetea nahi duzun (egun gutxi behar dira etetea gauzatzeko) adierazi beharko dituzu. Enpresa banatzaileak bost egun baliodun ditu, onarpena jasotzen dugun unetik zenbatzen hasita, baja gauzatzeko.

Gogoan izan:

  • Kontratuaren titularrak bakarrik eska dezake hornidura elektrikoaren baja.
  • Hornidura elektrikoaren baja eskatzean, zure kontratuari lotutako hornidura eteteko baimena ematen duzu.
  • Som Energiak ezin du bermatu hornidura eteteko data zehatzik.
  • Kooperatibak azken faktura bat bidaliko dizu hornidura eten arte kontsumitutako elektrizitateari dagokiona.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar