Baliabide interesgarriak zaurgarritasun energetikoan bizi diren pertsonentzat
| [També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Artikulu honetan azaltzen dugun moduan, zaurgarritasun edo pobrezia energetikoan bizi bazara, gomendatzen dizugu zure eskualdeko gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzea.
Tokiko zein autonomia erkidegoko administrazio publikoen betebeharra da zure egoera ebaluatzea, jakinaraztea indarreko laguntzak eskatzeko baldintzak betetzen ote dituzun eta zein urrats egin behar dituzun laguntza horiek jasotzeko. Zehazki, zure udalerri edo eskualdeko gizarte-zerbitzuetara jo behar duzu.
Era berean, zaurgarritasun edo pobrezia energetikoan bizi bazara, jarraian, zuretzat erabilgarriak izan daitezkeen erakunde eta baliabide batzuk azalduko dizkizugu.
Som Energiak eskaintzen dituen baliabideak
- Tokiko taldeak
Aukera bat da zure eskualdean bizi diren Kooperatibako bazkide aktibistekin harremanetan jartzea. Bazkide boluntarioak dira eta, sarri tokiko taldearen baitan elkartuta, Kooperatibaren balioak zabaltzen dituzte beren lurraldeetan.
Talde horiek informazioa emango dizute zaurgarritasun edo pobrezia energetikoaren gainean aholkularitza eskaintzen duten zure udalerri edo eskualdeko elkarte eta erakundeen gainean. Baina kontuan hartu talde guztiek ez dutela informazio hori.
Esteka honetan Kooperatibako Bazkide Aktibisten Talde guztien mapa bat dago ikusgai, kontaktua barne.
- Pobrezia energetikoan dauden kontratuen kudeaketa zorrotza eta enpatikoa
Kooperatiban pobrezia energetikoan dauden kontratuak nola kudeatzen ditugun jakiteko, kontsultatu beste artikulu hau.
- Herri Ikasgela eta Laguntza Gunea
Duela gutxi, Som Energiaren Herri Ikasgelan, zaurgarritasun energetikoari buruzko ikastaro bat jarri dugu eskura. Ikastaroari buruzko informazioa esteka honetan aurkituko duzu.
Horrez gain, gure Laguntza Gunean, elektrizitate-fakturan aurrezteko gomendioak ematen dituzten artikulu hauek ditugu:
Alianza contra la Pobreza Energética
Alianza contra la Pobreza Energética (APE) 2014an oinarrizko ur- eta energia-zerbitzuetarako sarbide unibertsala defendatzeko sortu zen gizarte-mugimendu bat da. Horretarako, administrazioa bultzatzen dute eskubide horiek bermatzera eta enpresa hornitzaile handiak bultzatzen dituzte, pobrezia energetikoko egoeretan, beren erantzukizuna onartzera.
APE gizarte-mugimenduak bere helburuak lortzeko erabiltzen dituen funtsezko tresnak hauek dira: aholkularitza kolektiboak, mobilizazioak, ekintzak, hitzaldiak, sare sozialetako presioak, argitalpenak eta komunikabideetako presentzia.
Mugimenduaren webgunean harremanetan jartzeko formulario bat dago.
Beste erakunde eta baliabide batzuk
Alianza contra la Pobreza Energética mugimenduaz gain, beste erakunde hauek ere pobrezia energetikoaren aurka lan egiten dute:
- Gurutze Gorria: nazioarteko mugimendu humanitarioa da. Gizaki guztiak errespetatzen direla bermatzeko eta giza sufrimendua prebenitzeko eta arintzeko lan egiten du, arrazan, generoan, erlijio-sinesmenetan, gizarte-klasean edo iritzi politikoetan oinarrituta, inor diskriminatu gabe.
Esteka honetan kontsultatu ditzakezu zaurgarritasun energetikoaren aurka borrokatzeko egiten dituzten ekintzak. Hurbilen duzun zentroa aurkitzeko, egin klikhemen.
- Ecoserveis: Bartzelonako kooperatiba honen misioa da energia-baliabide berriztagarrien erabilera eraginkorrean eta partekatuan oinarritzen den energia-eredu justuago eta iraunkorrago bat sustatzeko ekintzak diseinatzea eta inplementatzea. Kooperatibak, besteak beste, helburu du pobrezia energetikoari aktiboki aurre egitea.
Kooperatibaren webguneko pobrezia energetikoari buruzko atalean informazio gehiago aurkituko duzu.
Zerrenda honek ez ditu erakunde guztiak barne hartzen. Beraz, pobrezia edo zaurgarritasun energetikoari aurre egiteko lan nabarmena egiten duen erakunderen bat ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan exclu.energetica@somenergia.coop bidez zerrenda eguneratzeko. Mila esker!