Zer egin pobrezia edo zaurgarritasun energetikoan bizi bazara?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Artikulu honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu:

Zer egin pobrezia edo zaurgarritasun energetikoan bizi bazara?

Egoera horretan zaudela uste baduzu, gomendatzen dizugu zure eskualdeko gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzea. Tokiko zein autonomia erkidegoko administrazio publikoen betebeharra da zuri jakinaraztea indarreko laguntzak eskatzeko baldintzak betetzen ote dituzun eta zein urrats egin behar dituzun laguntza horiek jasotzeko. Jo, zehazki, zure udalerriko edo eskualdeko gizarte-zerbitzuetara.

Zer da zaurgarritasun edo pobrezia energetikoa?

Zaurgarritasun edo pobrezia energetikoa, argiaren gastua ordaindu ezin izanagatik, pertsona edo familia-unitateek beren etxebizitza tenperatura- eta hezetasun-baldintza egokietan ezin mantentzea eta oinarrizko etxeko jarduerak (kozinatzea, ikastea, garbitzea, eta abar) ezin egitea.

Hainbat eragilek sortutako arazo estrukturala da, baina arrazoi nagusia oligopolio pribatu batek kontrolatzen duen egungo energia-sistemaren funtzionamendua da. Kontrol horrek, prezioak ezartzeko sistema marjinalistarekin batera, aukera ematen die enpresa gutxi batzuei merkatuan, ekoizpenean eta baita legerian ere eragiteko.

Errealitate horren aurrean, gizarte-mugimenduak eta adituak ados daude: administrazio publikoek rol aktibo bat hartu behar dute energia oinarrizko eskubide gisa bermatzeko. Horrek zera esan nahi du: hornidura-eten bereizi gabeak geldiaraztea, bonu soziala, eraginkorragoa izan dadin, berriz ere diseinatzea (adibidez, tarifa sozial justu baten bidez) eta sistema elektrikoan esku hartzea, aldaketa sakon bat sustatzeko.

Haatik, argi dago orain arte Estatuak eman duen erantzun bakarra, bonu soziala, ez dela nahikoa. Diseinuak gabezia nabarmenak ditu eta zaila da bonua eskuratzea. Gainera, merkatu libreko merkaturatzaileek, hala nola Som Energiak, ezin dugu aplikatu, araudiaren arabera, bonua merkatu arautuko merkaturatzaileek bakarrik eskaini dezakete eta.

Zaurgarritasuna, pobrezia edo prekaritatea? Zein da erabili beharreko terminoa?

Som Energia gizarte-mugimenduekin eta adituekin elkartu da gaiari buruz hitz egiteko, eta antzeman dugu eztabaida dagoela erabili beharreko terminoaren inguruan. 

Alde batetik, esaten dute “pobrezia” terminoak banakako erantzukizuna iradokitzen duela eta, bestetik, egoera horretan dauden pertsonen estigmatizazioa bultzatzen duela. Horregatik sortu dira arrazoi estrukturalagoak eta erantzukizun kolektiboa iradokitzen dituzten “zaurgarritasun” eta “prekaritate” terminoak. 

Halere, egoera horretan dauden pertsonek, Alianza contra la Pobreza Energética mugimenduan elkartuta, “pobrezia” terminoa aldarrikatzen dute, arazoa ez “arintzeko”. 

Som Energia eztabaidaren jakitun da, eta onartzen ditugu termino ezberdinen ñabardurak eta intentzioak. Horiek horrela, dokumentu honetan eta Kooperatibak zaurgarritasun edo pobrezia energetikoaren inguruan sortzen dituen beste dokumentuetan, bi terminoak bereizi gabe erabiliko ditugu, azaldu nahi duguna ahalik eta modu ulergarrienean adierazteko eta uneoro gauzak beren izenez deitzeko. Izan ere, ahal dugun neurrian, arazoa murrizten lagundu nahi dugu, betiere egoera horretan daudenen lagunen duintasuna errespetatuz.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.