Ordezkaritza-mota MLBNren aurrean
| [També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Artikulu honetan azaltzen dugun bezala, ekoizpen-ordezkaritza, merkatu elektrikoan, instalazio batek ekoiztutako energiaren salmenta instalazioaren titularraren izenean kudeatzean datza. Ordezkaritza inplikatuta dauden eragileekin egiten diren gestio guztietan eskaintzen da.
Ekoizpen-ordezkaritza, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) aurrean, zuzenekoa edo zeharkakoa izan daiteke, ekoizleak eta ordezkariak adosten dutenaren arabera.
Zeharkako ordezkaritza
Som Energia arduratzen da MLBNrekin egin beharreko gestioez eta MLBNk ordainsari-erregimen espezifikora bildutako instalazioentzako ordainsaria Som Energiari ematen dio. Ordezkariak bere gain hartzen ditu kobrantza, ordainketa eta ordainketa-bermeekin zerikusia duten eskubide eta obligazio ekonomikoak, eta ekoizleari helarazten dizkio.
Zuzeneko ordezkaritza
Som Energia arduratzen da MLBNrekin egin beharreko gestioez, baina MLBNk zuzenean ekoizleari likidatzen dio ordainsari espezifikoa, baldin eta instalazioa ordainsari-erregimen espezifikora bilduta badago.