Zer egin behar dut Som Energia nire ordezkaria izan dadin?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Merkatu elektrikoan energia saltzeko energia berriztagarria ekoizten duen instalazio bat baduzu eta Som Energia zure ordezkaria izan dadin nahi baduzu, bidali mezu bat webguneko formularioaren bitartez edo representa@somenergia.coop helbidera, eta egin urrats hauek:
- Eskaintza-eskaera: zure instalazioaren ezaugarrien (kokapena, teknologia, potentzia, eta abar) gaineko informazioa eskatuko dizugu eta eskaintza bat egingo dizugu.
- Ordezkaritza-kontratua: eskaintza onartzen baduzu, kontratu bat prestatuko dugu, sinadura digital segurua duen web-plataforma baten bidez sinatu dezazun.
- Notario-ahalordeak: ordezkaria aldatzeko REEri eta OMIEri notario-ahalorde berriak aurkeztu behar zaizkie, helaraziko dizugun ereduari zehatz-mehatz jarraituz. Horrela, ezingo dituzte tramiteak baztertu.
- REE, OMIE eta MLBNren aurreko tramiteak: bi alderdiek sinadura digital bidez sinatutako kontratua eta notario-ahalordeak jasotzen ditugunean, tramiteak abiatuko ditugu REE, OMIE eta MLBNrekin. Eskuarki, tramiteak egiteko hilabete bat behar dugu. Prozesu osoan zehar informatuko zaitugu, ordezkari-aldaketa burutzen den arte.