Zer da merkatu elektrikoko ordezkaritza?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Ordezkaritza, merkatu elektrikoan, instalazio batek ekoiztutako energiaren salmenta instalazioaren titularraren izenean kudeatzean datza. Ordezkaritza inplikatuta dauden eragileekin egiten diren gestio guztietan eskaintzen da.  

Ordezkariak elektrizitatea handizkako merkatuan saltzen du, eta instalazio ekoizleen jabeei ekoiztu duten elektrizitate-kantitatearen arabera ordaintzen die. Merkaturatzaileak elektrizitatea handizkako merkatuan erosten duen eta bazkideei fakturatzen dien modu berean. 

Ordezkaritzari lotutako zerbitzu hauek dira:

  • Merkatu-operadorearekin (OMIE) eta sistema-operadorearekin (REE) tramiteak egitea.
  • Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionalarekin (MLBN) tramiteak egitea.
  • Ordainsari espezifikoa, halakorik badago, likidatzea.
  • Fakturazioaren kudeaketa integrala.
  • Merkatuan saltzeko elektrizitatearen ekoizpen-aurreikuspenak kudeatzea.
  • Neurketa-erreklamazioak tramitatzea.
  • Ekoizleei laguntzea eta arreta eskaintzea.
  • Jatorriaren berme-ziurtagirien igorpena eta transferentzia tramitatzea.

Nori dago zuzenduta?

Ordezkaritza-zerbitzua, nagusiki, ekoizpen-instalazioak dituzten Kooperatibako bazkide guztiei (pertsonak zein erakundeak) zuzenduta dago. 

Jakina, energia berriztagarria sortzen duten instalazio guztien jabeei ez zaie interesatuko zerbitzu hau. Batez ere, honako instalazio hauei interesatuko zaie merkatuan ordezkari bat izatea:

OHARRA

Kontuan hartu konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-instalazioek ez dutela merkatuko ordezkaritza-zerbitzurik kontratatu behar.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.