Generation kWh: zer egin behar duzu etxez, lokalez edo titularrez aldatzean?
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Som Energiaren bazkide gisa, Generation kWh proiektuan parte hartzen duen pertsona edo erakunde bat bazara, jakin ezazu proiektuan parte hartzeari lotutako eskubideak zure eskura daudela, eta zure irizpideen arabera erabili ditzakezula.
Hala, erabaki dezakezu zein kontratuk jasoko dituen Generation kWh eskubideak. Izan ere, eskubideak jasotzen dituzten kontratuak zure izenean edo beste pertsona edo erakunde baten izenean egon daitezke. Hemen azaltzen dugu hori.
Etxez, lokalez edo hornidura-puntuz aldatzea eta Generation kWh eskubideak
Etxe, lokal edo hornidura-puntu batean duzun kontratuak Generation kWh eskubideak jasotzen baditu eta helbide desberdina duen beste hornidura-puntu batera eramaten baduzu, kontratu berria, lehenespenez, egungo Generation kWh eskubideetara lotu gabe geldituko da.
Titular-aldaketa eta Generation kWh eskubideak
Era berean, hornidura-puntu batean kontratu bat izanik, titularra aldatu behar baduzu, hornidura-puntu horri lotutako kontratu berria, lehenespenez, egungo Generation kWh eskubideetara lotu gabe geldituko da.
Senideen arteko titular-aldaketa bat izan daiteke, adibidez, edo pertsona juridikoaren aldaketaren ondoriozko erabakia, esaterako, sozietate mugatu bat kooperatiba bihurtzen denean.
Zer egin halako kasuetan Generation kWh eskubideak lotzeko?
Etxez, lokalez edo hornidura-puntuz aldatzen bada, edo kontratuaren titularra aldatzen bada, egungo eskubideak kontratu berriari lotzeko, kontuan hartu honako hau:
- Kontratua Generation kWh proiektuan parte hartzen duen pertsona edo erakundearen izenean badago, kontratu berria bere Generation kWh kontuari esleitu behar zaio Bulego Birtualaren bitartez.
- Kontratua parte-hartzailea ez den pertsona edo erakunde baten izenean badago, pertsona horrek mezu bat bidali behar du generationkwh@somenergia.coop helbidera, kontratu-zenbakia eta kontratuen lehentasuna adierazteko.
Laguntza Guneko artikulu hauetan prozedura zehatz-mehatz azaltzen dugu:
- Nola esleitzen zaizkio Generation kWh eskubideak kontratu bati?
- Nola aldatu daiteke Generation kWh eskubideak dituzten kontratuen lehentasuna?
Kontratuz aldatzeko prozesuan zehar, kWh-ak Generation kWh eskubideen poltsan metatuko dira eta ez dira galduko. Halere, kontuan hartu behar duzu Generation kWh eskubideak sortzen direnetik 12 hilabete igarotzean iraungitzen direla eta merezi duela gestioa egitea eskubideak ez galtzeko.